Ziztu bizian
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak "Komunikazioa/Inkomunikazioa" Biltzarra antolatu du maiatzerako
Komunikazioak bidaltzeko epea martxoaren 23an bukatzen da. Dagoeneko antolatuta dituzte gaiaren inguruko hainbat tailer, hitzaldi eta mahai inguru.
Urdaibai Bird Center-en ingurumen eta natura-turismora bideratutako prestakuntza-beka burutzeko deialdia egin dute
Langabezian dauden eta naturaren eta ingurumenaren esparruko ikasketak dituzten gazte bizkaitarrentzako prestakuntza-beka da eskaintzen dutena. Martxoaren 15a aurretik eman behar da izena.
Amaia Jauregi Miguel: "Eritasun zeliakoa 100 pertsonatik batek du baina gaixoen %15a baino ez dago diagnostikatuta"
Amaia Jauregi Miguel biologoak eritasun zeliakoa izan du bere doktorego tesian ikergai: "Functional studies of tight junction genes in celiac disease". Orain Suediara doa doktorego osteko ikerketa burutzera.
Gerra Zibilaren garaiko memoria historikoa lantzeko ibilaldia egingo dute bihar Donostian
Ondarretatik Udaletxera bitarteko ibilbiden besteak beste Gerra Zibila umetan bizi zuen emakume baten testigantza entzuteko aukera egongo da. Ibilaldia goizeko 10etan hasiko da Ondarretako kartzelako biktimen monolitoan.
Osagaiz, osasun-zientzien aldizkariak, artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu du
Osagaiz aldizkariaren 3. alea osatzeko artikulu deialdia ireki da. Testuak martxoaren 25erako bidali behar dira.
Goyaren obra medikuntzaren ikuspuntutik begiratzeko hitzaldia
José María Pérez Trullén neurologoak eta Zaragozako Unibertsitateko irakasleak emango du hitzaldia. Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean izango da, 15.30etan.
nanoKOMIK komiki parte-hartzaileko lanak webgunean jarri dituzte eskuragarri
Nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean ematen diren aurrerapausoak gizarteratzeko komiki parte-hartzailea da nanoKOMIK. Guztira 170 lanetik gora aurkeztu dira antolatu diren bi edizioetan.
Artea eta zientzia hizpide gaur arratsaldean Bilbon
"Mugako Elkarrizketak" ekimenarekin zientzia eta artearen gainean hitz egiteko gune bat sortu nahi da. Gaur egingo dute lehenengo saioa Bidebarrieta Kulturgunean.
Doktorego tesi onenaren Tecnalia Sarietan parte hartzeko azken eguna apirilaren 15a da
"Eraldaketa digitala" izango da sariketako lehenengo edizioko gaia eta bertara aurkeztu daitezke 2016ko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 31 bitartean titulua lortutako doktoreak.
Hegazti habiagileak bere kantuagatik bereizteko ikastaroa antolatu du AtlaSS ekimenak
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako Udalak abiatutako ekimena da AtlaSS. Ikastaroa apirilean izango da eta doakoa den arren plaza mugatuak dira.
Soinu kutsaduraren gaia ikertu du Elorrioko Institutuko Bad Sound System Taldeak Zientzia Azokan
Elorrioko Institutuko Bad Sound System Taldeak Zientzia Azoka ekimenaren baitan bizitako esperientzia jaso dugu atarian. Zorione Fundazuri irakaslea eta Peio Iturri UPNA/NUPeko ikertzailea izan dituzte bidelagun proiektuan.
Sare sozialetako iragarkiek gazteen autoestimu baxuan eta elikadura desordenetan eragiten dute
Iragarkiek elikadura desordenetan duten eragina 5eko eskalan 4,60koa da.
udaberriARK, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Tenikoko kultur eguna ospatuko dute bihar
Bihar (martxoak 21) ospatuko da kultur eguna Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Besteak beste hitzaldiak, erakusketak eta kontzertuak antolatu dituzte.
Dislexiaren gaia ikertu dute Lauaxeta Ikastolako gaztetxoek Zientzia Azokan
Lauaxeta Ikastolako Hiruki Zientzialariak Taldeak Zientzia Azoka ekimenaren baitan bizitako esperientzia jaso dugu atarian. Naiara Mentxaka irakaslea eta Naia Eguskiza eta Irati de Pablo ikertzaileak izan dituzte bidelagun proiektuan.
"Natura, Literatura eta Zientzia" hitzaldi zikloa antolatu dute Bilbon apirilaren 10etik 19ra
Naturan eta literaturan islatutako giza ingurunearen arteko harremana elkartzeko bost konferentzia antolatu dituzte. Bilboko Azkuna Zentroan ospatuko da apirilaren 10etik 19ra.
Oporretara goaz
Unibertsitatea.net ataria oporretara doa apirilaren 9a arte. Hala ere, zuen eskura izango dira Ikasleen txokoa, Otarrea zein blogarien edukiak.
Bilboko La Salle ikastetxeko gaztetxoek irristatzearen arriskuak landu dituzte Zientzia Azokan
Bilboko La Salle Ikastetxeko 3 sein 11 Taldeak Zientzia Azoka ekimenaren baitan bizitako esperientzia jaso dugu atarian. Ibai Lopez irakaslea eta Irati Rodrigo ikertzailea izan dituzte bidelagun proiektuan.
Musikarekin ikastearen onurak ikertu dituzte Bilboko Unamuno Institutuko ikasleek Zientzia Azokan
IES Unamuno BHI-ko (Bilbo) Musikasi Taldeak Zientzia Azoka ekimenaren baitan bizitako esperientzia jaso dugu atarian. Oier Arana irakaslea eta Irantzu Rico ikertzailea izan dituzte bidelagun proiektuan.
Bilboko Artxandape Ikastolako gazteek automatikoki irekitzen den zaborrontzi bat diseinatu dute Zientzia Azokan
Bilboko Artxandape Ikastolako Zabor sensor Taldeak Zientzia Azoka ekimenaren baitan bizitako esperientzia jaso dugu atarian. Dani Peña irakaslea eta Jon Alkorta ikertzailea izan dituzte bidelagun proiektuan.
Elhuyarreko Aitziber Lasa eta Danel Solabarrieta: "Zientzia Azokaren helburua proiektu bikainak jasotzea baino gazteek konpetentziak garatzea da"
Zientzia Azoka antolatzen duten Elhuyarreko bi arduradun elkarrizketatu ditugu: Danel Solabarrieta Arrizabalaga eta Aitziber Lasa Iglesias.
Artizarra, aditu euskaldunen sare soziala martxan da
Ikertzaile zein profesional euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzeko sortu da UEUk sustatzen duen ekimena.
Itsas eta haize energiaren esparruko azken ikerketen berri emango dute EHUk Eibarren antolatutako jardunaldietan
Jardunaldia EHUk Eibarren duen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan egingo dira bihar eta etzi (apirilak 11 eta 12). Jardunaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira eta sarrera librea izango da.
Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko 2018ko Liburugintza deialdia egin du UEUk
Deialdira euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak.
Anitz Sariak: familia, afektibitate sexuala eta genero-identitate aniztasuna lantzen duten Gradu eta Master amaierako lanen sariketa
Ortzadar LGTB eta Freejaus Ikasle Elkarteak antolatzen dute sariketa eta aurtengoa 3. edizioa da. Maiatzaren 13a aurretik aurkeztu behar dira lanak.
Maiatzaren 17an ospatuko den 11. Informatikari Euskaldunen Bilkuran parte hartzeko izen emate epea ireki da
Aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuran landuko den gaia "Burujabetza Teknologikoa" izango da. Doaneko jardunaldiak izango diren arren izena eman behar da maiatzaren 15a aurretik.
UEUren argitalpenak erdi prezioan astelehenean, Liburuaren Nazioarteko Egunean
Astelehenean, apirilak 23, Nazioarteko LIburuaren Eguna izango da eta UEUk bere argitalpenak erdi prezioan eskuratzeko aukera emango du.
Gipuzkoako kakalardo eremita desagertzeko arriskuan dagoela ondorioztatu du Aranzadiko Entomologia Sailak
2003an antzeman zen espeziea eta harrez gero izan duen gainbehera nabaria da. Ikerketaren emaitzak Munibe Natur Zientzien aldizkarian kaleratu dituzte.
UEUk Prest_Gara programan antolatuko dituen ikastaroetarako irakasleak behar ditu
Parte hartzeko euskaraz irakasteko gaitasuna izatea eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea eskatzen da. Proposamenak maiatzaren 8rako bidali behar dira.
Irati Romero: "Oraindik ezagutzen ez ditudan ikertzaileak ezagutzeko eta ideiak partekatzeko erabiliko dut Artizarra"
Irati Romero, UPV/EHUko Inmunogenetikako ikerketa taldeko ikertzailea da eta Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.
Bertsozientziaren 4. edizioa antolatuko da maiatzean
Hiru emanaldi antolatu dituzte Zarautzen, Bergaran eta Ordizian. Bi bertsolari eta hiru zientzialari batuko dituzte emanaldi bakoitzean eta Anjel Alkainek gidatuko ditu.
Gondra Barandiaran eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek beka deialdia egin dute
Zortzi beka dira eskaintzen direnak, 9 hilabeteko iraupena izango dute eta maiatzaren 20a arte dago bertan izena emateko aukera.
Koldo Garcia Etxebarria: “Artizarra ikertzaile euskaldunontzat erronka eta beharra da aldi berean”
Koldo Garcia Etxebarria Biodonostia OIIko ikertzailea da eta Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.
Rakel Gamito Gomez: “Ikertzaile euskaldunen taldea handia da, baina taldea komunitate bilakatu behar da”
Rakel Gamito Gomez, UPV/EHUko doktoratu aurreko ikertzailea eta irakaslea da eta Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.
INGUMAtik ARTIZARRAra
"Artizarra proiektu soziala den neurrian ez da proiektu bukatua. Aurkezten duguna proiektuaren hasiera da, komunitate zientifiko-teknikoaren laguntza behar duena, are gehiago, arrakasta izango badu komunitatea bihurtu beharko da proiektuaren jabe".
Xabat Oregi: "Zenbait sektorek negozioa ikusi dute eraikinen birgaitze-energetikoan eta ohikoa da egunerokotasunean birgaitze desegokiak ikustea"
Xabat Oregik Arkitekturako ikasketak egin zituen UPV/EHUn. 2015ean defendatu zuen bere doktorego tesia: “Bizi-zikloaren ikuspegitik eraikinen birgaitze energetikoen prozesuen analisi teknoekonomikoa”.
Lorea Arakistain Aizpiri: "Harreman onak, kalitatezkoak eta ezagutza partekatzeko leku baten beharra bazegoen"
Lorea Arakistain Aizpiri Komunikazio arloko profesionala da. 2014tik PuntuEUS Fundazioko Komunikazio arduraduna da eta Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.
Ana Galarraga Aiestaran: "Guretzat horrelako ikertzaile sare bat eskura edukitzea luxu bat da"
Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyar Zientziaren komunikazio-arduraduna da eta Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.
Doktorego aurreko ikertzaileen lan baldintzak hobetzeko eskaria egin diote UPV/EHUri
Euskal Herriko Aurre-Doktoreen Asanbladak hainbat mobilizazio deitu zituen atzo dituzten lan baldintzak hobetzeko exijituz.
Gorka Julio Hurtado: "Tresna propioak sor ditzakegu nahi ditugun helburuetarako"
Gorka Julio Hurtado, garatzailea, irakaslea eta hainbat hedabideetako kolaboratzailea da. Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.
Uxue Razkin: “Harreman sare zabala osatzea ezinbestekoa da”
Uxue Razkin Deiako kazetaria da eta Zientzia Kaieran kolaboratzailea ere bai. Artizarra euskal adituen sare sozialean eman du izena.
Libe Mimenza Castillo: “Askotariko espeziez osatutako fauna anitz, zabal eta interesgarria da Artizarra”
Libe Mimenza Castillo Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea da eta doktorego-tesia egiten dabil NOR ikerketa taldean. Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.
UEUren 46. Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki da
#ElkarEkin lelopean ikastaroak, tailerrak eta jardunaldiak antolatu dituzte ekainetik uztailera. Aurtengoa Udako Ikastaroen 46. edizioa izango da.
Galtzear zeuden 300 haizeola aurrehidrauliko katalogatu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
Europan beste inon aurkitu ez den labe-mota bat ere deskribatu da ikerketan: aho zabaleko ontzien itxurako labea, karga goiko aldetik sartu eta ateratzen dena.
Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 7. edizioko sariak banatu dituzte
“Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izan da aurtengo edizioko leloa eta 73 spot aurkeztu dira, iaz baino 22 gehiago.
Geoparkeen Europako Astearen 8. edizioa maiatzaren 23tik ekainaren 10era egingo da
Ondarearen kontserbazioaren inguruan kontzientzia piztea du helburu. 8. edizioa da aurtengoa.
Sophia, munduko robot humanoide aurreratuena UPNA/NUPen egongo da ekainaren 7an
Iruñean egingo den saioan Sophiak aldez aurretik Twitterretik eta Facebooketik egindako galderak erantzungo ditu. Galderak maiatzaren 29rako bidali behar dira.
Ekoetxea Urdaibain ekintza ugari antolatu dituzte asteburuan Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Biodibertsitatearen inguruko gaien gaineko kontzientziazioa sustatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte asteburuan Madariaga Dorrean kokatutako Ekoetxean.
"Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean" kongresuan egongo gara "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" ekimena kontatzen
UPV/EHUko uda ikastaroen baitan antolatu da kongresua eta gure inguruko zientzia dibulgatzaile eta komunikatzaileak batzea du helburu. Ekainaren 14 eta 15ean egingo da Donostian.
Ikerbasquek ikertzaileei zuzendutako 10 lanpostu berri eskainiko ditu
Kontutan hartuko dira bereziki emakumeen hautagaitzak eta deialdia irekita egongo da irailaren 13a arte.
Nafarroako I. Gala Zientifikoa egingo da datorren ekainaren 7an Iruñean
Nazioarteko hainbat erreferentek parte hartuko dute eta zientzian interesa duen orori zuzenduta egongo da.
Kanarietako bananondoak kaltetzen dituen harrari aurre egiteko intsektizida biologikoa frogatu du UPNA/NUPeko ikertzaile batek
Urtean 3.155 tona platano galtzen dira kanarietan Chrysodeixis chalcites harraren eraginez, Kanariar irletako platanoen urteko produkzioaren %1,5a.
Euskal Herriko floraren ezagutzan sakontzeko boluntario lanak eskaintzen ditu Aranzadik
Lanak ekaina eta abuztua bitartean gauzatuko dira Aranzadiko egoitzan eta Euskal Herriko mendietan. Parte hartzeko beharrezkoa da euskaraz jakitea.
Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako 14 ikastaro emango ditu UEUk 2018/2019 ikasturtean
Iraila eta urria bitartean emango diren ikastaroetarako izen emate epea irekita dago. Ikastaroak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Prest_Gara programaren baita emango dira.
Batxilergoko 13.550 ikasletik gora ari dira egunotan Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egiten
UPV/EHUn eta UPNA/NUPen burutzen ari dira azterketak asteartea eta ostirala bitartean.
Kaleko artearen tekniken atzean dagoen zientzia mintzagai ekainaren 13an Bidebarrieta Liburutegian
Deborah García Bello kimikariak, Óscar González Mendia Kimika analitikoko doktoreak eta Nuria Mora artistak parte hartuko dute. Hitzaldia arratsaldeko 19etan izango da, Bilbon.
Naiara Barrado: "Printzipioz ez daukat Jupiter alde batera uzteko asmorik, baina beste planeta batzuetara abiatzea gustatuko litzaidake"
Naiara Barradok Fisikako ikasketak egin zituen UPV/EHUn. 2009an defendatu zuen bere doktorego tesia: “Turbulencias y ondas en la atmosfera de Júpiter”.
"50 begirada: gastronomia garaikidearen mugimenduan barrena" erakusketa ikusgai Basque Culinary Centerren
Gastronomiaren azken 40 urteak kontatuko dira bertan eta erakusketa ikusteko bisita gidatuak antolatuko dira.
Ikertzaile euskaldunei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte UEUren Udako Ikastaroetan
Bost dira antolatu dituzten IkerGazte tailerrak eta Eibarren egingo dira uztailaren 9tik 13ra bitartean.
Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsen deialdia ireki du UEUk
Orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da hiru diru-poltsekin batez ere. Bakoitza 1.000 eurotakoa izango da eta 12 hilabeteko iraupena izango du.
Aldiri aldizkariak "Ekonomia" zenbaki berrirako ekarpenak jasotzeko deialdia egin du
Ekonomia eta arkitektura uztartuko dituzten hausnarketa, ikerketa edo proiektuak behar dituzte 35. alerako. Landuko den gaiari buruzko laburpena ekainaren 25erako bidali behar da.
Ikasiker lankidetza beken deialdia ireki da
160 beka dira eskaintzen direnak eta 2018ko irailetik 2019ko irailera bitartean gauzatuko dira.
Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irteerak antolatu ditu ekainean hasita Urdaibai Bird Centerrek
Irteera gidatuak ekainaren 22tik irailaren 7ra bitartean egingo dira. Doakoak diren arren aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Mundu mailako enpresetan praktika ordainduak egiteko 60 beka banatuko ditu Global Training-ek
Unibertsitateko titulazioa edo Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloa duten 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.
Hegazti guztiek behar dute gizakion laguntza?, Urubien arazoa kontatu dute Urdaibai Bird Centerreko adituek
Urubien kumek habia txiki geratzerakoan handik irten eta inguruetan geratzen dira. Hala ere, kontrolpean dituzte gurasoek eta arrisku egoeretan soinu bitartez komunikatzen dira beraien artean.
Irailera arte!
Bueltan gainera proiektu eder batekin itzuliko gara... Azaroaren 20an "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketaren 4. edizioa antolatuko dugu.
Maite Goiriena: "Gazte ikertzaileak AEBetan tentsio handiko giroan bizi dira, Euskal Herrikoa askoz nahiago dut"
Maite Goirienak Ingeniaritza Kimikoko ikasketak egin zituen UPV/EHUn. Unibertsitate berean defendatu zuen bere doktorego-tesia eta egun AEBetan ari da ikerketa lanetan, University of California Berkeley-n alegia.
Iratxe Perez: "Osasun politikaren aldaketak etorkinen osasunean negatiboki eragin zuen eta kezka horrek eraman ninduen tesia egitera"
Iratxe Perez erizaina da ikasketaz. 2015ean ekin zion doktorego tesiari eta 2019rako bukatuta izatea da bere erronka.
XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da
2018ko edizioaren ikerketa esparruak Literatura, Hizkuntzalaritza eta Antropologia dira.
Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak urriaren 25ean egingo dira
Komunikazioak bidaltzeko deialdia irekita dago. Baita jardunaldietan parte hartzeko izen-ematea.
UEUk Prest_Gara programaren baitan emango dituen 12 ikastarotan izena emateko epea irekita dago
Unibertsitatez kanpoko irakasleei zuzendutako 7 on-line ikastaro eta 5 ikasgelako eskainiko dira 2018ko azaroa eta 2019ko ekaina bitartean.
Aldiri aldizkariak "Sitopia" zenbaki berria osatzeko laburpenak bidaltzeko deialdia egin du
"Sitopia" izenpean kaleratuko da Aldiriren 36. zenbakia eta laburpenak bidaltzeko epea urriaren 1ean bukatuko da.
Olatuen energiaren aprobetxamenduaz hitz egingo dute Eibarren Irlandako Maynooth Unibertsitateko ikertzaileek
Irailaren 27an izango da hitzordua UPV/EHUren Eibarko Ingeniaritza Eskolan.
Natur Zientzien III. Topaketak azaroaren 17an eta 18an izango dira Gasteizen
izena emateko eta posterrak aurkezteko epea irekita dago.
Herrialde europarrek krisi ekonomikoari erantzuteko erabakigarriak izan diren faktoreak zehaztu dituzte ikertzaile gazte bik
Italian saritu dute Vicente Ríos Ibáñez (UPNA/NUP) eta Lisa Gianmoena (Pisako Unibertsitatea) ikertzaile gazteek egindako ikerketa lana.
Ipar hemisferioko irrati-teleskopio indartsuena martxan jarri dute Frantziako Alpeetan
Lehenengo faseko lanak amaitu dituzte irailean eta dagoeneko martxan dira 15 metroko diametroa duten 10 antena.
"Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean" jardunaldia antolatu dute Iruñean datorren astean
Irailaren 29an izango da Kondestablearen jauregian. Sarrera doakoa den arren izena eman beharra dago.
Txahal hanburgesa osasuntsuagoa sortu dute UPNA/NUPen
Omega-3 gantz-azidoekin eta D3 bitaminekin aberastu dute Nafarroako txahalaren haragiarekin egindako hanburgesa.
Munduko Landareen IV. Azoka egingo da UPV/EHUren Arboretumean
Urriaren 6 eta 7an egingo da eta 5 kontinenteetako landareak ikusteko eta erosteko aukera egongo da.
Paziente diabetikoetan iktusa tratatzeko terapia berria garatu dute Nafarroako Unibertsitatean
Iktusa gaixotasun zerebrobaskularra da eta Nafarroan esaterako, urtean, 1.000 kasu ematen dira.
Elisa Sainz de Murieta: "Klima-aldaketa arintzen ez badugu, kostaldeko hiriak inpaktu larriei aurre egiteko prestatu beharko dira"
Geologian doktorea da Elisa Sainz de Murieta. Egun kostaldeko hiriek itsas mailaren igoeraren ondorioz jasan ditzaketen eraginak ikertzen ari da BC3 ikerketa zentroan.
Zabalik dago Zientzia Azokan parte hartzeko izen ematea
Elhuyarrek antolatzen duen ekimenean, iaz, 33 ikastetxetako 911 ikaslek parte hartu zuten. Izen ematea doakoa da.
Unibertsitatea.net ataria itxura berritu dugu
Zuengan eta zuentzat pentsatutako aldaketa hauekin errazagoa izango da atarian nabigatzea eta bertan sortutakoak kontsultatzea.
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 4. edizioa azaroaren 20an izango da: #txiotesia4
#txiotesia4 lehiaketa 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€) eta txiolari originalena (300€).
Uxoa Iñurrieta: "Norberaren gaiaren inguruan ezertxo ere ez dakien jendearen lekuan jartzeko esango nieke txiotesia4-ko parte hartzaileei"
#Txiotesia3 lehiaketako Txiolari ulergarriena izan zen Uxoa Iñurrieta bioteknologoa.
UEUren udazkeneko ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik
Sarearen erabilera gure negozioa ezagutarazteko, ahozko komunikazioa, Moodle, QGIS, Python, PISA programa... UEUk udazkenerako ikastaroen eskaintzan
Aireontzietako hegoetan izotzaren formazioa saihesteko ikerketa koordinatu du UPNA/NUPek
Aireontzietan eta aerosorgailuetan izotzaren formazioa saihesteko proiektua da "Helada". UPNA/NUPek koordinatu du eta izotzaren formazioa ekiditeko estaldura berriak frogatu dituzte.
Iraia Muñoa "Txiolari originalena"ren aholkua: "Ikerketa lanen oinarri sinpleenak azaltzen ahalegindu daitezela, hitz tekniko eta potoloak alde batera utziz"
#Txiotesia3 lehiaketako txiolaririk originalena izan zen Iraia Muñoa (Eibar, 1989) bioteknologoa.
Hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsiko dute Urdaibai Bird Centerren igandean
Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko ate irekien eguna antolatu dute urriaren 7an.
Soziologia eta Politika Zientziako GRALen I. Sarian izena emateko azken eguna urriaren 15a da
Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak lankidetzan antolatu dute.
LGTB+ mugimenduaren izana eta oraina aztertuko dute bihar Leioan
Jardunaldian, Euskadiko LGTB+ mugimenduaren garapen historikoa jorratuko da eta aktibismoaren munduan eskarmentu handia duten lau gonbidatuk emango dute hitzaldia.
3 minututan azaldu beharko dituzte beraien lanak UPNA/NUPeko ikasleek
"3 minututan" UPNA/NUPeko Graduko, Zikloko eta Masterreko ikasleek beraien ikasketa amaierako lanak aurkezteko lehiaketa da. Aurtengoa, 3. edizioa izango da.
Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura duten 18-30 urte bitarteko boluntarioak behar ditu Nafarroako Unibertsitateak
Gaitza duten eta ez duten helduen erabaki-hartzearen gaineko ikerketa burutu nahi du eta horretarako, 300 boluntario batu behar ditu, erdiak diagnostikatutakoak.
Zingira basoko artelatzak berreskuratzeko lanak hasi dituzte Zarautzen
Artelatza babestutako espeziea da eta Zarauzko Udalak Zingira basoa erosi zuen berreskurapen lanak hasteko. Lanek 8 hilabete iraungo dituzte.
#txiotesia4: parte hartzeko gida
Azaroaren 20an erronka polita dute euskal ikertzaile gazteek. Urteetako ikerketa lana 6 txiotara laburtu behar dute. Honekin Txiolari ulergarriena edo Txiolari originalenaren titulua eskuratu dezakete. Eta trukean euskal ikertzaile hauen guztien argazki eder bat irudikatzeko aukera izango dugu.
"24 ordu digitalean": 24 ordutan film labur bat
Elorrioko Arriola Antzokiak antolatzen du lehiaketa eta azaroaren 2an emango dituzte film laburrak egiteko parte hartzaileek jakin beharreko zehaztasunak. Irabazleak 700€ eskuratuko ditu eta bi finalistek 500€ bakoitzak.
Bularreko minbiziak Twitterren duen presentzia aztertu dute
Rodrigo Sánchez-Bayona Nafarroako Unibertsitate Klinikako medikua eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da. Aste betez aztertu du Twitterren #BreastCancer traolak izan duen presentzia. Bularreko minbizia duten gaixo askok jotzen dute sare sozialetara gaixotasunaren gaineko esperientziak partekatzeko.
Itziar Aretxaga: "Txiotesia eredu hartu eta Hego Amerikan antzerako saio bat antolatu genuen gure ikasleen lanak gizarteratzeko"
Itziar Aretxaga Méndez (Bilbo,1965) Mexikoko Instituto Nacional de Astrofísica, Óptica y Electrónica (INAOE)-ko ikertzailea da. INAOEko Astrofisika saileko burua izan da (2011-2016), Academia Mexicana de Ciencias-eko Astronomia saileko koordinatzailea (2006-2013) eta egun Nazioarteko Astronomia Elkarteko (IAU) Astronomo Gazteentzako Nazioarteko Eskolen (ISYA) zuzendaritzan dihardu (2016-). Bere ikerkuntzaren ardatz nagusia galaxien sorrera eta bilakaera da. "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketako epaimahaikidea izan zen 2. edizioan eta jakintza berria gizarteratzeko tresna berritzailea dela dio. "Txiotesia"ren gaineko bere esperientzia kontatzeko lerro hauek bidali dizkigu.
Asier Sarasua Aranberri: “Gurea moduko kultura txiki batean, zein garrantzitsua den komunitate bat garela bistaratzea”
Asier Sarasua Aranberri (Eibar, 1969) ere Artizarra sare sozialaren orbitan dabil. “Lehenengo biologia, gero filologia, orain Internet eta teknologia berriak; handik hona, txoriak bezala” dio bere profilak. Ongi etorri mezua hau idatzi dio Artizarrari.
CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea zabalik dago
"Igo trenera!" lelopean, zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu. 2019ko otsailaren 14ra arte aurkeztu daitezke lanak.