Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Unibertsitatea.net ataria itxura berritu dugu

Dokumentuaren akzioak

Unibertsitatea.net ataria itxura berritu dugu

2018/10/01 - Unibertsitatea.net
Zuengan eta zuentzat pentsatutako aldaketa hauekin errazagoa izango da atarian nabigatzea eta bertan sortutakoak kontsultatzea.

Unibertsitatea.net ataria itxuraldatu dugu. 2006ko azaroan ikusi zuen argia komunitate unibertsitarioari zerbitzu eman nahi dion atariak eta bere sorreratik edukizko aldaketak egin ditugun arren, zorretan genion itxura arinagoa, gaurkotuagoa.

Itxuraldaketarekin gure marka berritzeaz gain, atarian bertan nabigatzea errazteko pausoak eman ditugu. Mugikorretatik bisitatzen gaituzuenongan ere pentsatu dugu eta orain errazagoa izango da bertatik atariko gorabeherak jarraitzea.

Gogoratu bertan jarraitu ditzakezuela ikertzaile gazteei eginiko elkarrizketak, lana edo pixukideak bilatzeko iragarkiak, Otarreako apunteak, Blog Komunitatea... eta beste hamaika sorpresa!

Zuengan eta zuentzat pentsatuta egindako ataria da hau. Eskerrik asko proiektua indartzen jarraitzeagatik.