Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sare sozialetako iragarkiek gazteen autoestimu baxuan eta elikadura desordenetan eragiten dute

Dokumentuaren akzioak

Sare sozialetako iragarkiek gazteen autoestimu baxuan eta elikadura desordenetan eragiten dute

2018/03/16 - Unibertsitatea.net
Iragarkiek elikadura desordenetan duten eragina 5eko eskalan 4,60koa da.

Kordobako Unibertsitateko ikertzaileek gazteen autoestimuan eta bakoitzaren gorputzaren irudiaz duten pertzepzioan sare sozialek duten eragina ikertu dute.

Ikerketak Twitterren, Instagramen, Youtuben eta Facebooken bideoek eta irudiek duten garrantzia aztertu dute eta iragarki gehienek edertasunaren estereotipoekin duten lotura agerian geratu da.

Sare sozialetan ematen den denbora zenbat eta gehiago izan orduan eta eragin handiagoa du gazteengan. Bai hauen autoestimu baxuan eta baita norbere gorputzarekiko duten pertzepzioan. Gainera hau nabariagoa da emakumezkoetan.

Ikertzaileek unibertsitateko 18-25 urte bitarteko ikasle talde bati beraien gorputz irudiaren pertzepzioaren gaineko galdetegia egin zieten. Inkestatutako emakumeek sare sozialetako iragarkiek erakusten duten emakumezkoaren irudia estereotipatua eta argalegia zela onartzen zuten. Baina beraiek izan nahi zuten gorputz irudiaz galdetzean gehienen erantzuna iragarki horietan erakutsitako prototipora hurbiltzen zen.

Gainera autoestimu baxua elikadura desornei lotuta doa eta osasunaren esparruko adituek diote arazo hauek areagotzen ari direla. Are gehiago, iragarkiek elikadura desordenetan duten eragina 5eko eskalan 4,60koa omen da.

Iturria: SINC