Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gondra Barandiaran eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek beka deialdia egin dute

Dokumentuaren akzioak

Gondra Barandiaran eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioek beka deialdia egin dute

2018/04/30 - Unibertsitatea.net
Zortzi beka dira eskaintzen direnak, 9 hilabeteko iraupena izango dute eta maiatzaren 20a arte dago bertan izena emateko aukera.

Gondra BarandiarĂ¡n Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak prestakuntzako zortzi bekatarako deialdia egin dute.

Museoko hainbat arlotako prestakuntzarako bekak dira "gazteei gaitasun berriak eskuratzeko eta prestakuntza-garaian hartutako ezagutzak garatzeko aukera emateko, museoko profesionalen laguntzarekin eta lan-ingurunearekin harremanetan egonda".

Bekek bederatzi hilabetetako iraupena izango dute (urriaren 1ean hasita) eta astelehenetik ostiralera garatuko dira 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Deialdia maiatzaren 20ra arte egongo da irekita eta hemen ikusi ditzakezu oinarriak.

Informazio guztia Bilboko Arte Ederren museoko webgunean duzu.