Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Olatuen energiaren aprobetxamenduaz hitz egingo dute Eibarren Irlandako Maynooth Unibertsitateko ikertzaileek

Dokumentuaren akzioak

Olatuen energiaren aprobetxamenduaz hitz egingo dute Eibarren Irlandako Maynooth Unibertsitateko ikertzaileek

2018/09/17 - Unibertsitatea.net
Irailaren 27an izango da hitzordua UPV/EHUren Eibarko Ingeniaritza Eskolan.

Irlandako Maynooth Universityko ikertzaileek itsas energiaren azken berrikuntzen berri emango dute UPV/EHUn.

Olatuen energiaren aprobetxamendua da bereziki Maynooth Unibertsitateko COER zentroan ikertzen dutena. Bertako lau ikertzaile hurreratuko dira Eibarko Ingeniaritza Eskolara.

Hauek dira antolatu diren hitzaldiak:

  • Christian Windt: “High-fidelity numerical modelling of Ocean Wave Energy Converters in the CFD framework”.
  • Nicolas Faedo: “Identificación de sistemas de conversión de energía undimotriz: fundamentos y un enfoque basado en momentos”.
  • Giuseppe Giorgi: “Modelación hidrodinámica lineal y no lineal para convertidores de energía de olas”.
  • Yerai Peña: “Itsasoko olatuen eszitazio indarren estimazio eta aurreikuspena”.

 

Hitzordua irailaren 27an (osteguna) izango da, arratsaldeko 15.30etan. Sarrera librea da.