Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aireontzietako hegoetan izotzaren formazioa saihesteko ikerketa koordinatu du UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

Aireontzietako hegoetan izotzaren formazioa saihesteko ikerketa koordinatu du UPNA/NUPek

2018/10/03 - Unibertsitatea.net
Aireontzietan eta aerosorgailuetan izotzaren formazioa saihesteko proiektua da "Helada". UPNA/NUPek koordinatu du eta izotzaren formazioa ekiditeko estaldura berriak frogatu dituzte.

Aireontzietan eta aerosorgailuetan izotzaren formazioa saihesteko proiektua da "Helada". UPNA/NUPek koordinatu du eta izotzaren formazioa ekiditeko estaldura berriak frogatu dituzte.

Aireontzien hegoetan izotza sortzea arazo larria da, eragin latzak ekarri ditzakeena. Aerosorgailuen besoetan izotzaren formazioak ere buruhauste ugari ekartzen ditu, gastu handiak eta hornikuntza eteteak besteak beste.

Ikerketak estaldura berrien garapena ahalbidetu du eta estaldura hauen izotzaren aurkako gaitasuna ebaluatzeko hainbat proba egin dituzte, baita izan dezaketen biziraupena neurtu.

Informazioaren iturria hemen duzu: La UPNA ha coordinado un proyecto estatal de investigación para evitar la formación de hielo en aeronaves y aerogeneradores.