Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da

Dokumentuaren akzioak

XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da

2018/09/10 - Unibertsitatea.net
2018ko edizioaren ikerketa esparruak Literatura, Hizkuntzalaritza eta Antropologia dira.

Euskarazko ikerketa bultzatzeko XIV. Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren deialdia abian da.

Errenteriako Udalak antolatzen du Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin eta aurtengo ikerketa esparruak Literatura, Hizkuntzalaritza eta Antropologia dira.

Lana euskaraz burutu behar da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da beka esleitzen den eguneĀ­tik hasita. Bekaren diru zenbatekoa berriz, 15.000 eurokoa izango da.

Irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik (biak barne) eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko aukera. Bekaren gaineko xehetasun guztiak ezagutzeko jo hona: XIV Koldo Mitxelena Ikerketa Beka 2018.