Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian LGTB+ mugimenduaren izana eta oraina aztertuko dute bihar Leioan

Dokumentuaren akzioak

LGTB+ mugimenduaren izana eta oraina aztertuko dute bihar Leioan

2018/10/10 - Unibertsitatea.net
Jardunaldian, Euskadiko LGTB+ mugimenduaren garapen historikoa jorratuko da eta aktibismoaren munduan eskarmentu handia duten lau gonbidatuk emango dute hitzaldia.
LGTB+ mugimenduaren izana eta oraina aztertuko dute bihar Leioan

Irudia: www.ehu.es

"Mugimenduaren izana eta oraina Euskadin" lelopean antolatuko dira bihar Leioan I. LGTB+ eta Komunikazio Jardunaldiak.

Jardunaldian, Euskadiko LGTB+ mugimenduaren garapen historikoa jorratuko da eta aktibismoaren munduan eskarmentu handia duten lau gonbidatuk emango dute hitzaldia.

Hona hemen egitaraua:

  • 9:30. Harrera eta aurkezpenak.
  • 9:45. LGTB mugimenduaren bilakaera Euskal Herrian, sorkuntzatik gaur arte, Imanol Álvarez (EHGAM).
  • 10:30. LGTB mugimendua lehenengo pertsonan: identitate ezatik erresiliente bihurtu arte, Olga Alarcón (Gehitu).
  • 11:15. Galdera-erantzunak Imanol Álvarez eta Olga Alarcónekin.
  • 11:30. Kaferako atsedenaldia.
  • 12:00. Del tránsito a la visibilidad: el movimiento de lesbianas desde la Transición hasta ahora, Lala Mujika (Aldarte).
  • 12:45. Las Fellini, pequeña historia del "Transtornismo": desde los 90 hasta nuestros días, Nagore Gore (Las Fellini).
  • 13:30. Galdera-erantzunak Lala Mujika eta Nagore Gorerekin.
  • 13:45. Agurra.

 

Jardunaldia ostegunean (urriak 11) egingo da UPV/EHUren Leioako Gizarte eta KIomunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan. Sarrera doakoa da.

Jardunaldia UPV/EHUren Bitartez Ikerketa Zentroko 3 kidek antolatu dute: Asier Rufo Gaztelumendi, Leire Iturregui Mardaras eta María José Cantalapiedra Gonzálezek.