Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk Prest_Gara programaren baitan emango dituen 12 ikastarotan izena emateko epea irekita dago

Dokumentuaren akzioak

UEUk Prest_Gara programaren baitan emango dituen 12 ikastarotan izena emateko epea irekita dago

2018/09/11 - Unibertsitatea.net
Unibertsitatez kanpoko irakasleei zuzendutako 7 on-line ikastaro eta 5 ikasgelako eskainiko dira 2018ko azaroa eta 2019ko ekaina bitartean.

12 ikastaro antolatuko ditu UEUPrest_Gara 2018/2019 programako 2. epealdiko eskaintzaren baitan: 7 on-linekoak eta 5 ikasgelakoak.

Prest_Gara Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako irakasleei zuzenduriko programa da.

Irakasleei bideratutako ikastaro hauek 2018ko azaroa eta 2019ko ekaina bitartean eskainiko dira. Berauetan izena emateko azken eguna berriz irailaren 28 izango da.

ON-LINE

019 – Lehen Hezkuntzako espazioen diseinua.
161 – Irakaslea ikasleen nortasun-digitala garatzeko bidelagun.
274 – Geogebra gelan.
287 – Matematika eskuekin (ondoren abstrakziora jo ahal izateko).
288 – Matematika eskuekin eta elkarrekin Lehen Hezkuntzan.
291 – Matematika lantzeko esparrua Haur Hezkuntzan.
311 – Zuzendaritza taldekideentzat prestakuntza: jendaurrean hitz egitea.

IKASGELAKOAK

063 – Biodantza hezkuntzan; gorputza hezkuntza prozesuetan txertatzen.
103 – Kantua Musika gelan: kantagintza lantzeko baliabideak.
104 – Kantua Musika gelan: kantagintza lantzeko baliabideak.
170 – DBHn “Balio etikoak” lantzen.
254 – Ahozkotasuna lantzen: ahozko jarduerak eta ebaluazioa hizkuntza esparruan.

Informazio gehiagorako:

Oihana Gardoki Ibarra

o.gardoki@ueu.eus

(00 34) 943 82 14 26