Dokumentuaren akzioak
UEUren 46. Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki da
  2018/05/15 - Unibertsitatea.net
    
                   #ElkarEkin lelopean ikastaroak, tailerrak eta jardunaldiak antolatu dituzte ekainetik uztailera. Aurtengoa Udako Ikastaroen 46. edizioa izango da.
                
            
            
        
                             
                             UEUk Udako Ikastaroen 46. edizioa antolatuko du aurten #ElkarEkin lelopean.
Herrigintza, matematikak, bertsolaritza, psikologia, dibulgazioa, sexologia, ekonomia... jakintza esparru desberdinetako ikastaroak, tailerrak eta jardunaldiak antolatu dituzte, 35 guztira. Ekainetik uztailera bitartean egingo dira Euskal Herriko toki desberdinetan: Baiona, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Eibar...
Jardueretan izena emateko epea ireki da eta hemen aurkituko duzu informazio guztia: Udako Ikastaroak.