Dokumentuaren akzioak
Gerra Zibilaren garaiko memoria historikoa lantzeko ibilaldia egingo dute bihar Donostian
2018/03/02 - Unibertsitatea.net
Ondarretatik Udaletxera bitarteko ibilbiden besteak beste Gerra Zibila umetan bizi zuen emakume baten testigantza entzuteko aukera egongo da. Ibilaldia goizeko 10etan hasiko da Ondarretako kartzelako biktimen monolitoan.
Aranzadi Zientzia Elkarteak Gerra Zibilaren garaiko memoria historikoa lantzeko ibilaldia antolatu du bihar Donostian.
Olatz Retegi eta Eneko Sanz historialariek gidatuko dute ibilaldia eta Ondarretako kartzelako biktimen monolitotik hasiko da.
Ondarretako kartzelari buruz hitz egingo dute lehenik eta gero Kontxatik jarraituko dute Gerra Zibileko hainbat pasarte gogoratuz. Ondoren, umetan gerra zibila gertutik bizi izan zuen donostiar baten testigantza entzuteko aukera ere izango da. Ibilaldia Udaletxean amaituko da.
Ibilaldian parte hartzeko izena eman behar da hemen edo telefono honetara deitu 943 466142. Aranzadiko bazkideentzat 5 €, gainerakoentzat 8€.