Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Batxilergoko 13.550 ikasletik gora ari dira egunotan Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egiten

Dokumentuaren akzioak

Batxilergoko 13.550 ikasletik gora ari dira egunotan Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egiten

2018/06/06 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUn eta UPNA/NUPen burutzen ari dira azterketak asteartea eta ostirala bitartean.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egiten ari dira Euskal Herriko batxilergoko ikasleak asteon.

Nafarroan, 3.104 ikasle ari dira UPNA/NUPeko Tuterako eta Iruñeko campusetan froga egiten. Asteartean hasi ziren ebaluazioarekin eta bihar bukatuko dute. UPV/EHUren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan berriz 10.447 ikasle batuko dira gaur hasi eta ostirala bitartean.

Guztira batxilergoko 13.551 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa. Hauetatik euskaraz egingo dutenak 7.337 dira UPV/EHUn (%70a) eta 834 UPNA/NUPen (%27a).