Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura duten 18-30 urte bitarteko boluntarioak behar ditu Nafarroako Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura duten 18-30 urte bitarteko boluntarioak behar ditu Nafarroako Unibertsitateak

2018/10/15 - Unibertsitatea.net
Gaitza duten eta ez duten helduen erabaki-hartzearen gaineko ikerketa burutu nahi du eta horretarako, 300 boluntario batu behar ditu, erdiak diagnostikatutakoak.
Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura duten 18-30 urte bitarteko boluntarioak behar ditu Nafarroako Unibertsitateak

(Irudia: CC0 Creative Commons. Iturria: Pixabay)

Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura (AGHA) diagnostikatuta duten 18-30 urte bitarteko boluntario bila dabil Nafarroako Unibertsitatea.

Gaitza duten eta ez duten helduen erabaki-hartzearen gaineko ikerketa burutu nahi du eta horretarako, 300 boluntario batu behar ditu, erdiak AGHA gaitza diagnostikatuta dutenak.

Gaitzak negatiboki eragiten du gaixoen eta inguratzen dituztenen bizi kalitatean, eta ikerketarekin, AGHA duten pertsonen bizitzetan gaitzak nola eragiten duen aztertu nahi da egunerokotasuneko zailtasunak nola gainditu jakiteko.

Ikerketak 3 urteko iraupena izango du eta parte hartu nahi izanez gero Nafarroako Unibertsitateko webgunean duzu informazio guztia.