Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ekoetxea Urdaibain ekintza ugari antolatu dituzte asteburuan Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Dokumentuaren akzioak

Ekoetxea Urdaibain ekintza ugari antolatu dituzte asteburuan Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

2018/05/25 - Unibertsitatea.net
Biodibertsitatearen inguruko gaien gaineko kontzientziazioa sustatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte asteburuan Madariaga Dorrean kokatutako Ekoetxean.

Madariaga Dorrean kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibaik Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna ospatuko du asteburuan.

Maiatzaren 22a izendatu zuen Nazio Batuetako Biltzar Nagusiak Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna. Egun honekin, biodibertsitatearen inguruko gaien gaineko kontzientziazioa lortu nahi da eta Ekoetxean hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu honetarako.

Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 26, larunbata.

  • 10:30-13:30. "Atxarre: Artadiaren bihotzaren erdian".  Ibilbide gidatua oinez. Topalekua: Laidako kanping-a. Adin guztientzako (doakoa).
  • 09:00-15:00. "Zetazeoak 10etan Pro". Irteera espezializatua itsas faunaren aberastasuna ezagutzeko: Cuvier baleak, katxaloteak... 16 urtetik gorakoei (48€).
  • 17:00-18:15. Ekoetxea Urdaibai, Biosfera Erreserba. Bisita gidatua. Adin guztientzat (doako).
  • 17:00-18:00. "ResponSEAble". Ipuin kontalaria eta kontzienziazio tailerra. Laguntzialeak: AZti Tecnalia eta The Marine Foundation. 5-10 urte bitarteko umeentzat (doan).
  • 18:00-20:00. "Gautxoriak ezagutuz". Hitzaldia-tailerra, erakusketa eta interakzioa gautxoriekin. 7 urtetik aurrerakoentzat (3€).

Maiatzak 27, igandea.

  • 11:00-13:00. "Tximeleta ibilbidea". Tximeleta espezie ezberdinak sailkatzeko ibilbide gidatua. Adin guztientzat (doan).
  • 11:00-14:00. "Kinderpark Skate". 5 urtetik aurrerakoentzat (2€).
  • 11.30-13.00. "Itsasadarra itsasontziz". Urdaibai estuarioko ingurune naturala eta bere biodibertsitatea ezagutzeko itsasontzi irteera. Adin guztietzako (Helduak 20€, 6-18 urteko gazteak:15€ eta 6 urtetik behera: doan).
  • 17:00-18:15. Ekoetxea Urdaibai, Biosfera Erreserba. Bisita gidatua. Adin guztientzat (doako).
  • 17:00-18:30. "Tximeleten oasi baten sorrera tailerra". Adin guztientzat (doan).

 

Antolatu diren ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da 946 870 402 telefonoan edo info.urdaibai@ekoetxea.eus helbide elektronikoan.

Iturria: Ekoetxea