Dokumentuaren akzioak
Goyaren obra medikuntzaren ikuspuntutik begiratzeko hitzaldia
2018/03/06 - Unibertsitatea.net
José María Pérez Trullén neurologoak eta Zaragozako Unibertsitateko irakasleak emango du hitzaldia. Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean izango da, 15.30etan.
Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean "Medikuntza Goyaren obran" hitzaldia antolatu dute martxoaren 8an.
José María Pérez Trullén neurologoak eta Zaragozako Unibertsitateko irakasleak emango du Goyaren lanak beste begirada batekin ikusteko hitzaldia. Izan ere, Goyaren gaixotasunek erabat baldintzatu zituzten haren bizitza eta obra.
Martxoaren 8an izango da hitzaldia Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gradu Aretoan. Arratsaldeko 15.30etan.