Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Irati Romero: "Oraindik ezagutzen ez ditudan ikertzaileak ezagutzeko eta ideiak partekatzeko erabiliko dut Artizarra"

Dokumentuaren akzioak

Irati Romero: "Oraindik ezagutzen ez ditudan ikertzaileak ezagutzeko eta ideiak partekatzeko erabiliko dut Artizarra"

2018/04/26 - Unibertsitatea.net
Irati Romero, UPV/EHUko Inmunogenetikako ikerketa taldeko ikertzailea da eta Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.

Irati Romero Garmendia (Ordizia, Gipuzkoa, 1990) UPV/EHUko Inmunogenetikako ikerketa taldeko ikertzailea da 2014ko irailetik. Doktorego-aurreko ikertzaileak prestatzeko kontratua du eta gaixotasun zeliakoaren genetika eta epigenetika ikertzen ditu. Artizarra aditu euskaldunen sare-sozialean eman du izena eta berarekin izan gara:

Zer iruditzen zaizu horrelako proiektu bat martxan jartzea?

Proiektu polita iruditzen zait, aberasgarria. UEUn jo eta ke ari dira Euskal ikerketari bultzada ematen eta Artizarra beste adibide bat da. Dudarik ez dago gaur egun teknologiak eta ikerketa ezberdinen arteko kolaborazioak garrantzia handia dutela. Hortaz, proiektu paregabea iruditzen zait euskal ikertzaileen arteko harremanak ahalbidetzeko eta zientzian euskarak ere bere lekutxoa hartzeko.

Zertarako erabiliko duzu zuk?

Inguruan ditudan eta oraindik ezagutzen ez ditudan ikertzaileak ezagutu, eta ezagutzen ditudanekin ideiak partekatzeko erabiliko dut.

Gomendatuko zenioke jendeari bertan egotea?

Noski, geroz eta gehiago izan geroz eta aberatsagoa izango da.