Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko floraren ezagutzan sakontzeko boluntario lanak eskaintzen ditu Aranzadik
2018/06/01 - Unibertsitatea.net
Lanak ekaina eta abuztua bitartean gauzatuko dira Aranzadiko egoitzan eta Euskal Herriko mendietan. Parte hartzeko beharrezkoa da euskaraz jakitea.
Euskal Herriko eta inguruko floraren ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko boluntario lanak eskainiko ditu Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak.
Boluntario lanak ekaina eta abuztua bitartean burutuko dira eta Aranzadiren egoitzan eta Euskal Herriko mendietan gauzatuko dira. Ondorengo lanak egitea aurreikusten da:
- Belarrak biltzeko prozesuan laguntzea: mendian laginak hartzea, identifikatzea...
- Landare bildumaren mantentze-lanak gertutik ezagutzea: pleguen mantentze lanak, beste herbario batzuekin elkartrukeak, datuak informatizatzea, landare pleguen digitalizatzea...
- Landare espezie mehatxatuen jarraipen-lan eta kontserbazioan parte hartzea.
- Landare espezie inbaditzaileen kartografia eta erauzketa lanetan parte hartzea.
- Landareen ex situ eta in situ kontserbazioko lanak uztartzen ikastea.
Boluntarioa izateko beharrezkoa da euskara jakitea eta interesatuta bazaude curriculuma ondorengo helbidera bidali behar duzu: amitxelena@aranzadi.eus
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea