Dokumentuaren akzioak
Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 7. edizioko sariak banatu dituzte
2018/05/18 - Unibertsitatea.net
“Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izan da aurtengo edizioko leloa eta 73 spot aurkeztu dira, iaz baino 22 gehiago.
Euspot, publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskal Herriko spot lehiaketako sariak banatu ziren atzo.
Sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu 7. edizioak eta guztira 73 spot aurkeztu dira, iaz baino 22 gehiago. 18 urtetik beherakoen 47 lan jaso dira eta 18 urtetik gorakoen 26.
Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan banatu zituzten sariak. Hona hemen:
- Spotik onena: 1.000 €
- “Gizaki programatuak”. Egilea: Nora Latatu Landaluze (Orozko).
- “Sare sozialekin liorik ez”. Egileak: Andoni Martinez de Madina, Ieneko Ruiz de Azua, Iratxe Agilera (Gasteiz).
- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 €
- “Gizaki programatuak”. Egilea: Nora Latatu Landaluze (Orozko).
- Publikoaren saria: 500 €.
- “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”. Egileak: Danel Charro, Oihana Benito, Lierni Castilla (Eskoriatza).
- Musika sinkronizazio onenaren saria, Music Library: 300 €
- “Deskonektatu konektatzeko”. Egileak: Lorea Otadui, Markel Bazanbide eta Beñat Abasolo (Aretxabaleta).
- BHklip saria (14-18 urte): 250 €
- “Izan zu zeu, baita digitalean ere”. Egilea: Oihan Loiti Iraola (Arrasate).
Iturria: Euspot