Dokumentuaren akzioak
Ikertzaile euskaldunei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte UEUren Udako Ikastaroetan
2018/06/12 - Unibertsitatea.net
Bost dira antolatu dituzten IkerGazte tailerrak eta Eibarren egingo dira uztailaren 9tik 13ra bitartean.
UEUk Ikertzaile Euskaldunei zuzendutako tailer-sorta bat antolatu du aurtengo 46. Udako Ikastaroen barne.
Bost dira antolatu dituzten IkerGazte tailerrak eta Eibarren egingo dira uztailaren 9tik 13ra bitartean:
- Bibliografiaren kudeaketa Zotero (software librea) erabiliz. (Uztailak 9). Irakaslea:
- Juanan Pereira Varela (@juanan). Informatikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea, Euskalbar, Babelium eta DiarioLinux proiektuen sortzailea. UEUkidea.
- Dibulgazioan hasten eta hazten (Uztailak 9-10). Irakasleak:
- Koldo Garcia Etxebarria (@koldotxu). Genetikan doktorea, ikertzailea, zientziazalea eta UEUkidea.
- Josu Lopez Gazpio (@Josu_lg), Kimikan doktorea, zientziazalea, UEUko kimika sailburua eta zientzia-dibulgatzailea. Tolosaldeko Atarian, Zientzia Kaieran eta Ekosferan kolaboratzen du.
- Uxune Martinez Mazaga (@UxuneM), Euskampus Fundazioko Zabalkunde zientifikorako Arduraduna eta Zientzia Kaierako editorea.
- Norberaren NIA (PLE) osatuz: ikerketarako baliabide digitalak. (Uztailak 10).
- Amaia Arroyo Sagasta. Hezkuntza Berezia Magisteritzan diplomaduna eta Komunikazio eta Hezkuntza Ingurune Digitaletan doktorea.
- Rakel Gamito Gomez. Informatikaria, Hezkuntzan graduatua eta Psikodidaktikan aditua. Gaur egun gaitasun digitalaren arloa lantzen duen doktoratu aurreko ikertzailea da UPV/EHUn. UEUkidea.
- Ahozko komunikazioa errazteko tresnak. (Uztailak 11-12-13).
- Amagoia Martinez Laucirica. Arte Dramatikoan diplomatua. Antzerkiko irakaslea haur hezkuntzan. Aktorea.
- ”Code erabiltzen ikasteko tailerra” (Elhuyarren Zientzia Azokako irabazleentzat) (Uztailak 10).
Izen ematea irekita dago.