Dokumentuaren akzioak
UEUren udazkeneko ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik
2018/10/04 - Unibertsitatea.net
Sarearen erabilera gure negozioa ezagutarazteko, ahozko komunikazioa, Moodle, QGIS, Python, PISA programa... UEUk udazkenerako ikastaroen eskaintzan
UEUk udazkenerako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik. Ikastaroetako asko beteta daude dagoeneko baina badago oraindik non aukeratu: sarearen erabilera gure negozioetan, ahozko komunikazioa, Moodle, QGIS, Python, PISA azterketa...
Hona hemen oraindik ere zabalik dagoen eskaintza:
On-Line
- Nola atera zukua sareari gure negozioa ezagutarazteko.
- Moodle-ren gamifikazioa eta ikasleak motibatzeko sormenezko hainbat erabilera.
- Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez.
- Lurraldea ulertu eta aztertzeko beste modu bat. GIS librea eta Geoprozesamendua (QGIS).
Ikasgelako eskaintza
- Ahozko komunikazioa errazteko teknikak. (Eibar)
- PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa-bideak. (Eibar)
- Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta. (Eibar)
- Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (Gasteiz)
- Emozioen kudeaketa eta manipulazioa. (Iruñea)
- Hizkera argia administrazio elektronikoaren garaian. (Iruñea)
- Beheko gorputz-adarretako tendinopatien diagnostiko eta tratamendua. (Eibar)