Dokumentuaren akzioak
Bertsozientziaren 4. edizioa antolatuko da maiatzean
Bertsozientzia ikuskizunaren 4. edizioa egingo da maiatzean. "Jakinduriek Mundue Erreko Dau" lelopean, hiru saio antolatu dituzte, Zarautzen, Bergaran eta Ordizian.
Zientziaren eta bertsolaritzaren munduak batzea du helburu ekimenak eta hiru zientzialari eta bi bertsolari batuko dituzte emanaldi bakoitzean. Saioetan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira eta gero zientzialariaren hipotesiak batuko dituen bertsoa inprobisatu beharko dute bertsolariek.
Anjel Alkain aktore eta umoristak gidatuko ditu hiru emanaldiak eta sarrera librea izango da (lekua bete arte).
Egitaraua:
Maiatzak 15. Zarautzen 19:30etan (Antoniano Aretoa):
- Bertsolariak
- Maialen Lujanbio: Arte Ederretan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria.
- Aitor Sarriegi: Informatika-ingeniaria, bertsolaria eta matematika-irakaslea.
- Ikertzaileak eta zientzialariak:
- Ainara Sangroniz: Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea.
- Félix Zubia: Medikuntzan lizentziatua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea.
- Josu López Gazpio: Kimikan doktorea eta UEUko Kimika Saileko Sailburua.
Maiatzak 17. Bergaran 19:00etan (Seminarixoa):
- Bertsolariak:
- Andoni Egaña: Filologoa, bertsolaria eta idazlea.
- Miren Amuriza: Euskal Filologian lizentziatua, bertsolaria eta irakaslea.
- Ikertzaileak eta zientzialariak:
- Ainara Sangroniz: Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea.
- Jon Mattin Matxain: Kimikan doktorea eta UPV/EHUko eta DIPCko ikertzailea eta irakaslea.
- Gorka Azkune: Konputazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea.
Maiatzak 25. Ordizian 19:00etan (Herri Antzokia):
- Bertsolariak:
- Unai Iturriaga: Bertsolaria, gidoilaria eta idazlea.
- Alaia Martin: Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria.
- Ikertzaileak eta zientzialariak:
- Gorka Azkune: Konputazio Zientzietan doktorea eta Deustuko Unibertsitateko ikertzailea.
- Olatz Pérez de Viñaspre: Informatika-ingeniaria eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea.
- Aitor Gastañares: CAF enpresako Ikerketa Saileko ingeniaria.
Iturria: Zientzia Kaiera