Dokumentuaren akzioak
Herrialde europarrek krisi ekonomikoari erantzuteko erabakigarriak izan diren faktoreak zehaztu dituzte ikertzaile gazte bik
Vicente Ríos Ibáñez (UPNA/NUP) eta Lisa Gianmoena (Pisako Unibertsitatea) ikertzaile gazteek egindako ikerketa lan bat Italian saritua izan da.
Ikerketan, azken krisialdi ekonomikoari (2008-2013) aurre egiteko europar herrialde desberdinetan erabakigarriak izan diren faktoreak zehaztu dituzte.
Ikerketan 250 herrialdetik gora izan dituzte kontutan eta zera ondorioztatu dute: gobernu ustelik ia ez duten, inpartzialak diren eta zerbitzuen kalitatea altua mantendu duten herrialdeek krisi ekonomikoari hobeto erantzuteko aukera izan dutela.
Ikerketaren berri UPNA/NUPen eman dute. Bertan dituzue ikerketaren gaineko xehetasun gehiago: "Gobernu ez oso ustelak eta kalitateko zerbitzuak dituzten eskualdeek hobeki aurre egiten diote krisi ekonomikoari, NUP-eko ikerketa baten arabera".