Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko 2018ko Liburugintza deialdia egin du UEUk

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko 2018ko Liburugintza deialdia egin du UEUk

2018/04/12 - Unibertsitatea.net
Deialdira euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak.

Euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko UEUk 2018ko Liburugintza deialdia zabaldu du.

Deialdira euskarazko unibertsitate-liburuak aurkeztu daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak. Hala ere, euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna.

Eskariak 2018ko maiatzaren 3a baino lehen bidali behar dira  argitalpenak@ueu.eus helbidera. Honako hauek bidali beharko dira:

  • Liburua UEUn argitaratzeko eskaria” dokumentua beteta.
  • Egilearen edo egileen CVa.
  • Liburua formatu elektronikoan.
  • Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).
  • Liburua paperean inprimatua, honako helbide honetara: “UEUko Argitalpen Batzordea. Erribera, 14, 1.a D. 48005 Bilbo”

 

Esan bezala maiatzaren 3a izango da eskaria egiteko azken eguna eta ebazpenak beranduenik 2018ko irailaren 30ean jakinaraziko dira. (Hemen duzu UEUko liburuen onartze-prozesua).

Deialdi honen inguruko argibide gehiagorako idatzi argitalpenak@ueu.eus helbidera edo deitu 946790546 (Nekane) telefonora.