Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hegazti habiagileak bere kantuagatik bereizteko ikastaroa antolatu du AtlaSS ekimenak

Dokumentuaren akzioak

Hegazti habiagileak bere kantuagatik bereizteko ikastaroa antolatu du AtlaSS ekimenak

2018/03/14 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako Udalak abiatutako ekimena da AtlaSS. Ikastaroa apirilean izango da eta doakoa den arren plaza mugatuak dira.

Donostiako hegazti habiagileen atlasa osatzeko AtlaSS egitasmoa abiatu zuten iaz Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako Udalak.

Orain, AtlaSS-ek hegazti habiagile arruntenak beren kantuagatik bereizten ikasteko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du apirilean.

Hona hemen egitaraua:

Saio teorikoa Saio praktikoa
Aranzadi Z.E. Apirilak 5 Apirilak 8: 9.00etan Ametzagaina Parkearen sarreran. Ibilbidea: Ametzagaina.
Casares K.E. Apirilak 12 Apirilak 14: 9.00etan Casares K.E. sarreran. Ibilbidea: Lau Haizeta.
Okendo K.E. Apirilak 19 Apirilak 21: 9.00etan Uliako Parkearen aparkalekuan. Ibilbidea: Ulia.

 

Klase teorikoak 19.00etatik 20.30etara izango dira eta saio praktikoek 2-3 orduko iraupena izango dute.

Ikastaroa doakoa da baina plaza mugatuak izango ditu. Beraz, interesa duenak hemen eman behar du izena.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea