Dokumentuaren akzioak
Munduko Landareen IV. Azoka egingo da UPV/EHUren Arboretumean
Urriaren 6an eta 7an Munduko Landareen IV. Azoka egingo da UPV/EHUren Leioako campuseko Arboretumean.
5 kontinenteetako landareak ikusteko eta erosteko aukera egongo da, gehienak ezezagunak izan arren gure lorategi eta balkoietan erraz haztekoak: landare usaintsuak eta sendabelarrak, miniaturan egindako paisaiak eta egokitutako landareak (bonsaiak, landare zukutsuak...), kaktusak, teila gainean landatutako iratzeak, orkidea tropikalak, Hegoafrikako landare erraboildunak, landare haragijaleak...
Bertaratzeko autobus zerbitzua jarri dute Leioako eta Astrabuduko metro-geltokietatik (10:00-18:00). Euro bateko kostua du sarrerak (12 urtetik beherakoek doan).