Dokumentuaren akzioak
Anitz Sariak: familia, afektibitate sexuala eta genero-identitate aniztasuna lantzen duten Gradu eta Master amaierako lanen sariketa
Familia, afektibitate sexuala eta genero-identitate aniztasuna jorratzen duten gradu eta master amaierako lanei aitorpena egiteko Anitz Sariak sortu ziren 2016an. Ortzadar LGTB eta Freejaus Ikasle Elkarteak antolatzen dituzte eta aurtengoa 3. edizioa da.
Ekimenarekin lortu nahi da aniztasun afektibo-sexuala eta genero identitatea lantzen duten hezkuntza materialak eta kultural-artistikoak sortzea, lan horiek lantzen dituzten ikasleei aitortza publikoa egitea eta lan horiek dibulgatzea.
Ekimenean parte hartzeko oinarriak hemen dituzu eta izen ematea ere online egin daiteke.
Informazio gehiago AnitzSariak@ortzadarlgbt.eus helbidera idatzita lortu daiteke.