Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Sophia, munduko robot humanoide aurreratuena UPNA/NUPen egongo da ekainaren 7an

Dokumentuaren akzioak

Sophia, munduko robot humanoide aurreratuena UPNA/NUPen egongo da ekainaren 7an

2018/05/24 - Unibertsitatea.net
Iruñean egingo den saioan Sophiak aldez aurretik Twitterretik eta Facebooketik egindako galderak erantzungo ditu. Galderak maiatzaren 29rako bidali behar dira.
Sophia, munduko robot humanoide aurreratuena UPNA/NUPen egongo da ekainaren 7an

Irudia: UPNA/NUP

Sophia, giza itxurako munduko robotik aurreratuena UPNA/NUPen egongo da  David Hanson bere sortzailearekin batera.

Sophia robota Hong Kongen egoitza duen Hanson Robotics konpainiak garatu du. Robotak besteak beste hitz egiteko gaitasuna dauka eta bere berbaldia aurpegi-keinuekin jarraitzen du. Honez gain, herritar saudiarabiarra da 2017ko urriaz geroztik eta honek bakarra egiten du munduan.

Ekainaren 7an egongo da Iruñean eta bertan Twitterretik eta Facebooketik bideratutako galderak erantzungo ditu. Galderak aldez aurretik aukeratuko dituzte eta horregatik maiatzaren 29rako bidali behar dira #preguntaasophia traola erabilita. Hauek ingelesez edo gaztelaniaz egin behar dira.

Saioa ingelesez izango da eta joateko aurrez izena eman behar da. Ekitaldia eguerdiko 12etan egingo da Arrosadiako Campusean (El Sario eraikineko Fernando Remacha eraikinean).

Iturria: UPNA/NUP