Dokumentuaren akzioak
Kanarietako bananondoak kaltetzen dituen harrari aurre egiteko intsektizida biologikoa frogatu du UPNA/NUPeko ikertzaile batek
Ernesto Gabriel Fuentes Barrera tenerifetarrak Kanarietako bananondoak kaltetzen dituen larba baten kontrako intsektizida biologikoa frogatu du.
UPNA/NUPen defendatu du doktorego tesia eta ikerketan Kanarietako bananondoak kaltetzen dituen Chrysodeixis chalcites harraren aurka birus bat erabili du (ChchNPV).
Urtean 3.155 tona platano galarazten ditu Chrysodeixis chalcites harrak Kanarietan, platanoen urteko produkzioaren %1,5a. Izurriteari aurre egiteko gaur egun onartuta dauden produktuak behin eta berriro erabiltzen dira, baina honek intsektizidekiko erresistentzia sortzen du eta hauen eraginkortasuna gutxitu.
Hori dela eta, onartuta dauden produktuak txandaka erabili ahal izateko intsektizida berriak behar direla dio ikertzaileak. Berak frogatutako birusa aukera bat izan daiteke, egindako frogetan ohiko intsektiziden antzeko eraginkortasuna erakutsi duelako eta bananondoetan denbora gehiago irauten duelako.
Ikerketaren gaineko albistea UPNA/NUPeko webgunean duzu.