Dokumentuaren akzioak
"Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean" jardunaldia antolatu dute Iruñean datorren astean
2018/09/21 - Unibertsitatea.net
Irailaren 29an izango da Kondestablearen jauregian. Sarrera doakoa den arren izena eman beharra dago.
"Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean" jardunaldia antolatu du UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesarekin.
Irailaren 29an izango da Iruñean, eta bertan, Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloan oinarritutako eta herritar guztien eskubideak bermatzeko Lege berria behar dela aldarrikatuko da.
Jardunaldiak, bost hitzaldi labur eta mahai inguru bat izango ditu. Hona hemen egitaraua:
- 09:00. Aurkezpena eta ongi etorria.
- 09:10. Euskararen legedia Nafarroan: 1973ko Foru Berritik 2017ko Legearen aldaketara. Hitzaldia, Roldán Jimeno Aranguren.
- 09:40. Euskararen garapenerako marko juridiko berri baten beharraz. Hitzaldia, Iñigo Urrutia Libarona.
- 10:10. Nafarroako egoera soziolinguistikoa, zonifikazioaren ikuspegitik. Hitzaldia, Olatz Altuna Zumeta.
- 10:40. "La Llei d’ús i ensenyament del valencià 35 anys després. Ara, cap a la igualtat lingüística". Hitzaldia, Alfons Esteve Gómez.
- 11:10. Atsedenaldia.
- 11:40. Aldaketarako lege-proposamena. Hitzaldia, Paul Bilbao Sarria.
- 12:15. Gaur egungo Euskararen Legeko gabezi juridikoak eta lege berri batek zabal ditzakeen aukerak arloz arlo. Mahai ingurua, Reyes Ilintxeta kazetariak moderatzaile lanak egiten. Koldo Colomo Castro, Iván Giménez Gil, Iulen Urbiola Loyarte, Iñigo Orella Altzueta.
- 13:45. Ondorioak. Reyes Ilintxeta Jimenez
Jardunaldia Kondestablearen jauregian izango da eta doakoa den arren beharrezkoa da izena ematea. Horretarako jo hona: Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean.