Dokumentuaren akzioak
Gipuzkoako kakalardo eremita desagertzeko arriskuan dagoela ondorioztatu du Aranzadiko Entomologia Sailak
Aranzadi Zientzia Elkartearen Entomologia Sailak Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundearen (IUCN) irizpideak kontutan hartuta, Gipuzkoako kakalardo eremita desagertzeko arriskuan dagoela ondorioztatu du.
Ikerketaren emaitzak Natur Zientzietako Munibe aldizkarian argitaratu dituzte. Bertan, Europa mailan mehatxatuta dauden espezieen diagnosia egiten da, tartean Gipuzkoako kakalardo eremitarena (Osmodermia eremita).
Aralarren kokatzen da ezagutzen den populazio bakarra eta 2003an antzeman zenetik gainbehera esanguratsua nabaritu da, bai ale kopuruan eta bai habitataren eremuan. Kakalardo honen larbak loditasun handia duten zuhaitz zaharretako hutsuneetan bizi dira bereziki.
Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea