Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txahal hanburgesa osasuntsuagoa sortu dute UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Txahal hanburgesa osasuntsuagoa sortu dute UPNA/NUPen

2018/09/24 - Unibertsitatea.net
Omega-3 gantz-azidoekin eta D3 bitaminekin aberastu dute Nafarroako txahalaren haragiarekin egindako hanburgesa.

UPNA/NUPeko ISFOOD ikerketa taldeko kideek omega-3 gantz-azidoekin eta D3 bitaminekin aberastutako hanburgesa berria sortu dute.

Lortutako hanburgesa ohikoak baino osasuntsuagoa da besteak beste, animaliaren gantzaren zati bat oliba-olio birjinarekin eta liho-olioarekin egindako nahasketa batekin ordeztu dutelako.

Hanburgesari omega-3 familiako gantz-azidoa gehitu diote. Honela kozinatutako 150 gramoko hanburgesa batek omega-3 familiako gantz-azidoen 0,49 gramo eskaintzen ditu. Gantz-azido honen gomendatutako kontsumoa 1,1 gramokoa da emakumeetan eta 1,6koa gizonezkoetan.

D3 bitamina ere gehitu diote haragiari. Honela, kozinatutako hanburgesak 5,2 mikrogramo ditu 100 gramoko. EFSAk (European Food Safety Authority) 8,3 mikrogramo gomendatzen ditu 100 gramoko. Ohiko hanburgesek 0,5 mikrogramo baino gutxiago dute.  

Iturria: UPNA/NUP