Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Maiatzaren 17an ospatuko den 11. Informatikari Euskaldunen Bilkuran parte hartzeko izen emate epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

Maiatzaren 17an ospatuko den 11. Informatikari Euskaldunen Bilkuran parte hartzeko izen emate epea ireki da

2018/04/17 - Unibertsitatea.net
Aurtengo Informatikari Euskaldunen Bilkuran landuko den gaia "Burujabetza Teknologikoa" izango da. Doaneko jardunaldiak izango diren arren izena eman behar da maiatzaren 15a aurretik.


Maiatzaren 17an Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) antolatu du UEUko Informatika sailak Donostian. 11. edizioa izango da aurtengo eta landuko den gaia berriz "Burujabetza teknologikoa".

Bilkuraren helburu nagusia burujabetza teknologikorako bidean dauden beharrak identifikatu, erronka honi heltzeko euskaldunok daukagun indarra neurtu, eta bide horretan aurrera egiteko harremanak sortzea izango da.

Egitaraua:

____________________________________________________________

08:30. Harrera eta izen ematea.

09:00. Jardunaldien aurkezpena.

09:10. Hitzaldi saioa: Azpiegitura teknologikoak eta komunikazio burujabetza. Gorka Areitioaurtena Abaitua eta Asier Garaialde Etxaburu. Moderatzailea: Gorka Julio Hurtado.

10:00. Hitzaldi saioa: Hezkuntza teknologikoa eta teknologia hezkuntzan. Sagra Crespo Zulet eta Galder Gonzalez Larrañaga. Moderatzailea: Edurne Larraza Mendiluze.   

10:50. Atsedenaldia- Kafe etena.

11:20. Hitzaldi saioa: Segurtasuna eta pribatutasuna. Iñaki Mora Lopez eta Mikel Iturbe Urretxa. Moderatzailea: Juanan Pereira Varela.
    
12:10. Hitzaldi saioa: Ezeinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko. Arrate Garcia Campos eta  Olatz Perez de Viñaspre Garralda. Moderatzailea: Aitzol Astigarraga Pagoaga.
   
13:00. Aplikazio eta esperientzien saio paraleloak.

HEZKUNTZA:


BURUJABETZA TEKNOLOGIKOA.

   
14:30. Bazkari arina eta SARETZE GUNEAK.

16:45. Burujabetza digitala eta Interneten independentzia. Nacho Amadoz. puntCAT Fundazioaren lege-arduraduna.

17:30. Euskarazko III. Internet Eguna (PuntuEUS Fundazioa).   

__________________________________________________________

Izen-ematea:

Doaneko jardunaldiak dira baina parte hartzeko izena eman beharra dago maiatzaren 15a baino lehen.

 

Elkarrizketak:

Hemen dituzu UEU365 blogean #IEB2018 jardunaldiak direla eta orain arte egin diren elkarrizketak:

 

 Bloga:

IEBren gaineko gora-beherak ezagutzeko bloga sortu da. Jarraitu ezazu: IEB2018

Etiketak: IEB2018