Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Natura, Literatura eta Zientzia" hitzaldi zikloa antolatu dute Bilbon apirilaren 10etik 19ra

Dokumentuaren akzioak

"Natura, Literatura eta Zientzia" hitzaldi zikloa antolatu dute Bilbon apirilaren 10etik 19ra

2018/03/21 - Unibertsitatea.net
Naturan eta literaturan islatutako giza ingurunearen arteko harremana elkartzeko bost konferentzia antolatu dituzte. Bilboko Azkuna Zentroan ospatuko da apirilaren 10etik 19ra.

Naturaren, literaturaren eta zientziaren arteko lotura uztartuko dute apirilaren 10etik 19ra Bilboko Azkuna Zentroan. “Natura, Literatura eta Zientzia” lelopean bost konferentzia antolatu dituzte.

Hona hemen egitaraua:

  • Apirilak 10 (Azkuna Zentroko Auditoriumean): “El teorema de la Rosa”, Raúl Ibáñez Torres, matematikaria. Matematikak natura aztertzeko eta haren edertasuna ulertzeko duen garrantziaz hitz egingo du.
  • Apirilak 12 (Azkuna Zentroko Auditoriumean): “Elementos a vuelapluma”, Déborah García Belloso, kimikaria. Kimikak eta bere fenomenoek literaturan duten betekizun protagonista aztertuko du.
  • Apirilak 16 (Azkuna Zentroko Bastida Aretoan): “Animalien letrak”, Juan Ignacio Pérez Iglesias, biologoa. Historian zehar gizakiaren eta animalien arteko erlazio estuak herri literaturan zein literatura kultuan izan duen eragina aztertuko du, baita beste adierazpen artistikoetan ere.
  • Apirilak 18 (Azkuna Zentroko Auditoriumean): “Explorando el espacio a través de la literatura de ciencia ficción”, Santiago Pérez Hoyos, astrofisikaria. Espazioa literaturan nola aztertu den azalduko du, batez ere XXI. mendeaz geroztik idatzitako zientzia-fikziozko eleberrien bitartez.
  • Apirilak 19 (Azkuna Zentroko Auditoriumean): “La geología fantástica de Verne, Poe y H.P. Lovecraft”, Blanca María Martínez Garcia, geologoa.

 

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19.00etan izango dira. Sarrera doakoa da eta Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira.

Iturria: Zientzia Kaiera