Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikasiker lankidetza beken deialdia ireki da

Dokumentuaren akzioak

Ikasiker lankidetza beken deialdia ireki da

2018/06/14 - Unibertsitatea.net
160 beka dira eskaintzen direnak eta 2018ko irailetik 2019ko irailera bitartean gauzatuko dira.

Ikasiker lankidetza beken deialdia egin du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak.

160 dira eskaintzen diren bekak eta 2018ko irailaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean gauzatuko dira.

Bekak administrazio egoitza EAEn duten unibertsitate ikasleei zuzenduta daude, hauek ikasten duten bitartean lankidetzan aritu ahal izateko. Bekak Eusko Jaurlaritzak aitortutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketa eta bikaintasun zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI) eta ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) egingo dira.

Bi beka mota daude, 2018ko irailetik 2019ko ekainera burutuko direnak (2.500€ko 120 beka) eta 2019ko ekainetik irailera burutuko direnak (500€ko 40 beka).

Deialdiaren oinarriak hemen dituzu.

Iturria: UPV/EHU