Dokumentuaren akzioak
Kaleko artearen tekniken atzean dagoen zientzia mintzagai ekainaren 13an Bidebarrieta Liburutegian
Bidebarrieta Liburutegiak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak “Zientzia, Artea eta Kaleko Kultura” zikloa antolatu dute Bidebarrieta Liburutegian.
Ekimenaren baitan, ekainaren 13an, zientzia eta artea batuko dituen hitzaldia egingo da eta bertan parte hartuko dute Deborah García Bello kimikariak, Óscar González Mendia Kimika analitikoko doktoreak eta Nuria Mora artistak.
Hitzaldian kaleko artearen tekniken atzean dagoen zientzia izango dute mintzagai eta pop arte mugimenduan, dadaismoan, dekorazioan, kitsch mugimenduan... erabiltzen diren materialen esanahia azalduko dute.
Hitzaldia arratsaldeko 19etan izango da eta sarrera doakoa den arren gonbidapenak jaso behar dira liburutegian ekainaren 8tik 13ra bitartean (astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 / 16:00-20:00).
Bertaratzerik ez duenak streaming bidez jarraitzeko aukera izango du.
Iturria: Zientzia Kaiera