Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Koldo Garcia Etxebarria: “Artizarra ikertzaile euskaldunontzat erronka eta beharra da aldi berean”

Dokumentuaren akzioak

Koldo Garcia Etxebarria: “Artizarra ikertzaile euskaldunontzat erronka eta beharra da aldi berean”

2018/05/02 - Unibertsitatea.net
Koldo Garcia Etxebarria Biodonostia OIIko ikertzailea da eta Artizarra adituen sare sozialean eman du izena.

Koldo Garcia Etxebarria (Basauri, 1982)  Biodonostia OIIko ikertzailea da. Biologian lizentziaduna da eta genetikan doktorea. Biologia konputazionala darabil bere ikerkuntza lanean. Ikertzaileaz gain dibulgatzailea ere bada. Beste hainbat aditurekin batera Artizarra sare sozialean eman du izena.

Zer iruditzen zaizu horrelako proiektu bat martxan jartzea?

Ikertzaile euskaldunontzat erronka bat eta behar bat da aldi berean. Erronka, egitasmoa elikatu behar dugulako, hori gure gain gelditzen baita; eta behar bat, arnasgunea delako. Beste hizkuntza batzuk nagusi diren ofizio honetan, gure hizkuntzan, gure lanaz aritu ahal izatea altxor bat da.

Zertarako erabiliko duzu zuk?

Ruper Ordorikak "Artizarra ortzantzean lehena da argitzen" abesten du, eta horretarako erabili nahiko nuke: nire galderak eta jakin-mina, eta baita besteenak ere, argitzeko. Ikertzaile euskaldunen komunitatean egiten dena kuxkuxeatzeko ere bai.

Gomendatuko zenioke jendeari bertan egotea?

Bai noski! Ikertzaile euskaldunon komunitatea txikia denez, nonbait bildu behar gara gure lana, zalantzak eta proposamenak partekatzeko. Artizarrak abagune hori ematen digu.