Dokumentuaren akzioak
Bularreko minbiziak Twitterren duen presentzia aztertu dute
Twitterren bularreko minbiziak duen presentzia aztertu du Rodrigo Sánchez-Bayonak. Nafarroako Unibertsitate Klinikako medikua da bera, baita Nafarroako Unibertsitateko irakaslea.
Twitterren minbizia mundu mailan aipatzen zen patologia nagusia zela ohartu ziren 2014an. Bazekiten gaixoetako askok jotzen zutela sare sozialetara gaixotasunaren gaineko informazio bila eta beraiek, gaixo horiek jasotzen zuten informazioa zein zen jakin nahi zuten.
Ikertzaileak 7 egunetan egin zuen #BreastCancer traolaren jarraipena eta bularreko minbiziaren gaineko 6.000 txiotik gora bildu zituen. Zehazki, 3.703 txio eta 2.638 birtxio.
Datuek zera erakutsi dute, aztertutako hiru txiotatik batek zuela soilik informazio medikua eta eduki aproposa zela kasuen %90ean. Hala ere, bildutako txioen gehiengoak agerian utzi du bularreko minbiziaren bizipenak kontatzeko eta partekatzeko erabili zela gehien Twitter.
Rodrigo Sánchez-Bayonak Twitter osasun erakundeek erabiltzeko tresna egokia dela aipatzen du: informazio mediku egoki eta garrantzitsua zabaltzeko, gaixoei minbiziaren gaineko laguntza eskaintzeko zein minbiziaren prebentzioan hezteko.
Iturria: Nafarroako Unibertsitatea.