Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Itsas eta haize energiaren esparruko azken ikerketen berri emango dute EHUk Eibarren antolatutako jardunaldietan

Dokumentuaren akzioak

Itsas eta haize energiaren esparruko azken ikerketen berri emango dute EHUk Eibarren antolatutako jardunaldietan

2018/04/10 - Unibertsitatea.net
Jardunaldia EHUk Eibarren duen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan egingo dira bihar eta etzi (apirilak 11 eta 12). Jardunaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira eta sarrera librea izango da.

Itsas eta Haize Energia jardunaldiak egingo dira apirilaren 11 eta 12an EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibar).

Jardunaldietan itsas energian eta energia eolikoan azken urteetan egiten ari diren ikerketen berri emango da. Hona hemen egitaraua:

Apirilak 11 (asteazkena):

  • 15:30. "Itsasontzientzako propultsio eta sorkuntza elektrikoko sistema hibridoa", Francisco J. Asensio (Eibarko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU).
  • 16:00. “Mutrikuko zentraleko kapazitate faktorea eta errendimendua”, Gabriel Ibarra (Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, UPV/EHU).
  • 16:30. “Pitch angeluaren zuzenketarako metodo berria”, Unai Elosegui (CEO Maxwind-Hispavista).

 

Apirilak 12 (osteguna):

  • 15:30. "Turbina eolikoentzako fluxu kontrolerako sistema aktibo eta pasiboak", Ekaitz Zulueta (Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, UPV/EHU).
  • 16:00. “Anemometro okerren identifikaziorako metodo berri bat”, Arkaitz Rabanal (Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko ikaslea, Eibarko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU).
  • 16:30. “Sare neuronalen aplikazioa aerosorgailuen yaw kontrolerako”, Igor Serna (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua, Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterreko ikaslea, UPV/EHU).
  • 17:00. “Programa  baten  garapena  profil  aerodinamikoak  CFD  bidez  saretzeko  eta simulatzeko”, Jon Martinez (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua, Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterreko ikaslea, UPV/EHU).

 

 Sarrera librea eta doakoa da (lekuak bete arte).