Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zabalik dago Zientzia Azokan parte hartzeko izen ematea

Dokumentuaren akzioak

Zabalik dago Zientzia Azokan parte hartzeko izen ematea

2018/09/28 - Unibertsitatea.net
Elhuyarrek antolatzen duen ekimenean, iaz, 33 ikastetxetako 911 ikaslek parte hartu zuten. Izen ematea doakoa da.

Elhuyarrek kultura zientifikoa gizartean sustatzeko egiten dituen ekimenetako bat da Zientzia Azoka.

Ekimenarekin 12-18 urte bitarteko gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta alorreko pertsonak hurbiltzea lortu nahi da. Honela, ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera eskaintzen zaie gazteei, ikertzaile profesionalekin elkarlanean.

Iaz, 33 ikastetxetako 911 ikaslek parte hartu zuten eta aurtengo edizioan parte hartzeko interesa izenaz gero jakizu aste honetan zabaldu dela  izen ematea.  Doakoa da eta Zientzia Azokaren webgunetik egingo da.