Ziztu bizian
5W aldizkariaren aurkezpena Bilbon
Nazioarteko informazioa lantzen duen 5W proiektua aurkeztuko dute Mikel Ayestaranek eta Agus Moralesek, besteak beste.
"Zergatik irakurri klasikoak?" literatur topaketa Eskoriatzan
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egingo da maiatzaren 18an, asteazkenean.
Pint of science: zientzia tabernan
Zientzia gaiak hartuko dituzte hizpide datorren maiatzaren 23tik 25era bitartean Bilbo, Gasteiz, Donostia zein Iruñeko hainbat tabernetan.
NUPeko ingeniari batek doktoretza tesia defendatu MITen
Jariakinen simulazio konputazionalari buruzko tesia defendatu du Enrique Lizarraga ingeniari nafarrak Massachusetts-eko Teknologia Institutuan.
Alaitz Etxabide Etxeberria: “Sintetikoak diren plastikoak naturalak diren plastikoengatik ordezkatuak izateko lanean dihardugu”
Alaitz Etxabide Etxeberria ikertzaile lesakarrak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Industria Kimikaren Ingeniaritza Gradua eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterra ikasi zituen. Orain, BIOMAT taldean ikerlari moduan dihardu; “Laktosaren gehikuntza bidez eraldatutako gelatinan oinarritutako materialak” izena duen doktoretza-tesian, hain zuzen. Duela urtebete, 2015eko maiatzean, Iker Gazte kongresuan parte hartu zuen eta bertan aurkeztutako artikuluaz aritu gara.
UEUren liburugintzako deialdia abian
Udako Euskal Unibertsitateak 2016ko liburugintza deialdia ireki du; ekainaren 23ra arteko epea dago argitaratzeko eskaria aurkezteko.
Futbolari aplikatutako Psikologiaren Nazioarteko III. Kongresua Deustun
Deustuko Unibertsitateak Futbolari aplikatutako Psikologiaren Nazioarteko III. Kongresua egingo du maiatzaren 26tik 28ra bitartean.
Martxan dira Mikel Laboari buruzko webgunea eta 2016ko ikerketa deialdiak
Mikel Laboari buruzko webgunea aurkeztu dute aste honetan, eta UPV/EHUk abian ditu 2016ko Mikel Laboa katedrako ikerketa deialdiak.
Artikutzara irteera gidatua Aranzadirekin
Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu du datorren iganderako doako irteera gidatua Artikutzara.
Paris 365 jantoki sozialerako unibertsitate ikasleek hazitako ortuariak
Nafarroako Unibertsitateko ikasleek hazten dituzte Paris 365 jantoki soziala hornitzeko ortuariak Praktika Etxaldean.
Abian da atzerrian praktikak egiteko "Global Training 2016" beka-programa
Beka hauen bidez, gazte tituludunek, atzerrian 6 eta 9 hilabete bitarteko praktika ordainduak egiteko aukera izango dute.
Greziako errefuxiatuen osasun-arreta monitorizatzeko sistema bat garatu dute
Nafarroako Unibertsitateko Euken Rodrigo Marínek sortu du Nazioarteko Gurutze Gorriak erabiliko duen sistema; bere gradu amaierako lana izan da.
LANBAI 2016: enplegu eta formazio azoka
Datorren asterako hitzordua egin du Mondragon Unibertsitateak LANBAI 2016rako, IV. Enplegu eta Formazio Azokarako.
Bilboko Deustuko zubian esku-hartze artistikoa egiteko deialdia
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateak egin du deialdia eta ekainaren 12ra arteko epea ireki dute proposamenak bidaltzeko.
Gorka Salces Alcalde: “Ez dago Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartzen duen audientzia-neurketarik”
Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986) Historian lizentziatu zen 2008an, ikasketak EHUko Letren Fakultatean eginda, Gasteizen. Lautadatik etxera bueltan hainbat lanetan ibili ostean, betidanik kuriositatea piztu izan dion kazetaritza munduan probatzeko erabakia hartu, eta Berrian aritu zen urtebetez. Bertan zegoela, unibertsitatera itzultzeko eta doktore tesia egiteko aukera sortu zitzaion. Hala, hiru urtez euskaldunen erabilera mediatikoak aztertzen ibili ondoren, joan den otsailean defendatu zuen tesia. Orduz geroztik, Euskal Hedabideen Behategiaren koordinatzaile lanetan dihardu, eta ikertzen segitzen du NOR ikerketa taldean eta Errota Digitala elkartean.
“Big Data teknologiak gizartearen zerbitzura” jardunaldia
Datuen filtrazioaz zein datu masibo horien baliagarritasunaz arituko dira Deustuko Unibertsitateak antolatutako ekitaldian.
Gau astronomikoa Ordizian
Ordiziako Oiangu baserrian antolatu du gau astronomikoa, ekainaren 11n, Aranzadi Zientzia Elkarteak.
Mugikorrak kablerik gabe kargatzeko prototipoa prest
Treelogic eta Zitek sariak eskuratu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko bi ikaslek "Uhinak" prototipoari esker.
Elikagaien ekodiseinu-gida aurkeztu dute
AZTIk aurkeztutako gidak elikagaien bizi-ziklo osoko ingurumen-inpaktua murrizteko egin beharreko urrats guztiak biltzen ditu.
Aurkikuntza berriak bi onddoren genomaren sekuentziazioan
NUPeko zientzialari batzuek bi onddoren genomaren sekuentziazioan parte hartu dute nazioarteko partzuergo baten bidez.
Iturriko uraren aldeko neurriak proposatu dituzte EHUn
ur botilaratuaren kontsumoari buruzko azterketa egin dute eta ondorioa argia da: Ura, iturrikoa askoz hobeto.
Astronomian murgiltzeko hiru hitzaldi
Astronomiari buruzko hiru hitzaldi prestatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkartekoek, aste honetarako, Okendon.
"Network for Education and Training of Teachers (NETT)" sareko ordezkariak gurean
Datozen egunetan, "Network for Education and Training of Teachers (NETT)" sareko ordezkariak Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean elkartuko dira.
Gaztelania nagusi UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldietan
Datorren uztailaren 11 eta 12 bitartean egingo dituzte UPV/EHUko I. Doktorego Jardunaldiak.
Nafarroako biomasa energia jasangarri bezala erabiltzeko proposamena
Proposamen horren erronka ekologiko, tekniko eta sozioekonomikoei buruz dihardu Nafarroako Unibertsitateak kaleratu berri duen ilburuak.
Minbiziaren mutazioa aztertzeko aplikazio bioinformatikoa
Biologia eta informatika uztartuta sortu dute software "askea, erraza, moldakorra eta bizkorra" UPV/EHUko diziplina anitzeko taldean.
"Enpresa Sortu" lehiaketa: teknologiarekin lotutako ideia bila
Enpresa teknologiko bat sortzeko laguntza eskaintzeko asmoz jarri du abian Mondragon Unibertsitateak "Enpresa Sortu" lehiaketa.
Haizea Estomba Iturriza: “Morfina, heroina edo metadona bezalako droga opioideek giza ugalkortasunean sor ditzaketen efektuak ezagutu ahal izango dira”
Haizea Estomba Iturriza ikertzaile donostiarrak Biologia ikasketak egin zituen garaian ezagutu zuen ikerkuntzaren mundua: “Karrerako bigarren zikloan nengoela Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Biologia Zelularreko Sailean hasi nintzen saltseatzen. Bertan ezagutu nuen, lehen aldiz, ikerketa-laborategi batek nola funtzionatzen duen eta horrela konturatu nintzen etorkizunean ikerketa aukera bat izan zitekeela”. Ordutik, biomedikuntza arloa hautatuta, ikerketan dihardu; hain zuzen, ugalkortasun maskulinoa ardatz. Doktore-tesia defendatu berri du urte hasieran eta bere lanaren inguruan jardun gara IkerGazte kongresuan aurkeztu zuen “Opioide-hartzaileen deskribapena eta kokapena saguen hozi-zelula maskulinoetan” artikulutik abiatuta.
Datorren ikasturtera arte!
Unibertsitatea.net atariak 2015/2016 ikasturtearen errepasoa eginda hartuko ditu oporrak gaurtik aurrera.
UEUk bost Berezko Titulu sustatuko ditu UPV/EHUn
Berritasunen artean "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntzan" izenekoa eta “Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa”.
"Jakinduriek mundue erreko dau"
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik "Bertsozientzia" emanaldia izango da irailaren 24an Bilbon
IX. Hausnartu sarietara lanak aurkezteko epea oraindik zabalik
Datorren irailaren 30era arte izango da Euskal Soziolinguistika Sarietara lanak aurkezteko epea
"Zientziakide" proiektuan parte hartzeko aukera zabalik
Elhuyarrek bultzatutako ekimena da eta AZTI-ko ikertzaileekin batera ikerketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen die herritarrei.
Agoratik Ziberplazara. Espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez-digitalak aztergai Donostian
Hiriari eta bizikidetzako espazio partekatu edo/eta publikoei buruzko gogoeta irailaren 26tik 28ra Europako hainbat adituren eskutik
UPV/EHUko lau irakaslek zuzendutako pelikulak Donostiako Zinemaldian
Zinemira sailaren barruan izango dira ikusgai Iratxen Fresnedaren "Irrintziaren Oihartzunak", Olatz Gonzalezen "Pelota II", Begoña Vicarioren koordinaziopean Ageda Kopla Taldeak egindako "Beti bezperako koplak" eta Kepa Sojoren "Hileta"
Jean Haritxelar katedra sortu dute Bordelen
Katedra berri honek Jean Haritxelarrek ikerketa eremu izan zituen ikasketak -bereziki literatura eta linguistika- sutatzea du helburu
Euskadiko II. Ornitologia maratoia urriaren 1ean
24 orduz ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatzea da maratoiaren helburua, EAEko edozein lekutatik.
Behatoki irrati-astronomikoa NUPen Arrosadiko campusean
Ekimen honen helburua gorputz zerutiarrek jaulkitako irrati-uhinak atzeman ahal izatea da, irrati-teleskopio baten bidez aztertzeko
'Passion for Knowledge' zientzia jaialdia Donostian
Jaialdia batez ere Donostian izango da 2016ko irailaren 27tik urriaren 1era, Europako Kultura Hiriburutzarekin bat eginez
Atzotik martxan "English on Tuesdays" Bilboko Bilborock aretoan
Azaroaren 22ra arte, ordu eta erdiko saioak izango dira beste lau asteartetan. Jatorrizko ingeles hiztunek gidatuko dituzte saioak eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, doan.
"Uhinak" Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko II. Kongresua
Irailaren 27an eta 28an izango da Ficoban eta azterketa-eremua Bizkaiko Golkoa izango da, Galiziatik Bretainiara.
"Bakea gugandik eraikitzen" jardunaldia urrian
UEUk antolatu du jardunaldia Azpeitiko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera; bakea eraikitzeko prozesuan sakondu eta gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jarri asmoz
Europako Fisika Elkarteak Donostia International Physics Center saritu du
Pedro Migel Etxenike buru duen fundazioa Materia Kondentsatuaren Fisikan eta Materialen Zientzian egindako ekarpen eta dibulgazio lanagatik saritu dute
Osasun arloko Big Data versus datuen babesa
Medikuntzako, Etikako, Zuzenbideko eta Ikerketa Akademikoko dozena bat aditu bildu dira osasun arloko datu klinikoen erabilera eta datu pertsonalen babesa nola uztartu aztertzeko.
Aurora borealak eta Rosetta misioa protagonista Aranzadiren ostiral astronomikoan
Bittor Zabalegi astro argazkilaria eta Jose Luis Pellon ESAko ingeniaria gonbidatu dituzte datorren irailaren 30eko saiora
UEUren ikasturte hasierako ekitaldia Markeskoan
Gaur, irailaren 29an, izango da hasiera ekitaldia eta Lorea Agirre Dorronsorok, Jakin aldizkariko zuzendariak, egingo du sarrera hitzaldia.
NUPeko ikertzaileek egindako nanofotonikari buruzko ikerketa saritu dute
Errekorrezko denboran nanoantenen diseinua eta erantzuna ebaluatzeko metodoari esker lortu dute saria. Nanoantenak biomedikuntzan, segurtasunean eta energia berriztagarrietan erabili daitezke.
Ondarebideak: Euskal ondare digitala bildu, erakutsi eta modu berritzailean interpretatzeko
Elhuyar Fundazioak, Euskomediarekin eta EHUko IXA ikerketa-taldearekin batera garatutako proiektua da, Donostia 2016 kultura-hiriburutzaren barruan.
2017ko RESER sarearen kongresua Bilbon izango da
Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak aurkeztutako kandidatura onartu du Europa mailako zerbitzuen sektoreko ikertzaileen sareak
Getxoko Punta Begoñako Galerietara 30 bisita gidatu berri urrian
Bisita txanda berria hilaren 13an hasiko da eta ibilbidean zehar galeriak leheneratzeko lanean dabiltzan UPV/EHUko ikerketa taldeek egindako aurrerabideak erakutsiko dira
Interneteko domeinu berriei buruzko ekitaldi ibiltaria Bilbon
Deustuko Unibertsitateko egoitzan izango da urriaren 21ean eta hainbat arlotako adituek parte hartuko dute
Martxan da Emakunderen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IV. Lehiaketa
Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 11an amaituko da eta besteak beste, genero-harremanez eta desberdintasunak sortzen dituzten kausez gehiago jakitea izango du helburu eta berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.
Gaizka Insunza:“ Oso zaila egiten zait aldaketa teknologikoan edota berrikuntzan pentsatzea sormen prozesurik gabe”
Gaizka Insunza (1978, Gernika-Lumo) EHU-UPVko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikertzaileak, eta Audience musika taldeko kideak, Industria diskografikoaren bilakaera izan du aztergai bere doktore tesian, eta Europako berrikuntza prozesuak aztertu ditu horretarako. Bere ibilbide akademikoak batetik eta “musikarekiko pasio eta konpromisoak” bestetik bultzatu dute ikerketara.
Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra Bilbon eta Leioan
Urriaren 20an, 21ean eta 22an izango da; eta helburua euskal esparru komunikatiboan gertatu diren aurrerabideen berri jaso, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena eskaini, eta etorkizuneko ildoetan barneratzeko bideak marraztea da.
Duela 14.000 urteko grabatu multzoa aurkitu dute Lekeitioko Armintxe koban
Aurkikuntza berri hau oso garrantzitsua da grabatuen kalitateagatik eta erabilitako teknikagatik. Adituen arabera, "grabatuen multzo gisa une honetan Iberiar penintsula osoan ezagutzen den multzo ikusgarri eta harrigarriena"da
Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa abenduan
Topaketa abenduaren 15ean eta 16an izango da Donostian eta Europako hizkuntza gutxituen egoera izango du aztergai; Europa mailako eragile, erakunde zein adituen eskutik. Abenduaren 17an, bestalde, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren aurkezpen ekitaldia izango da Kursaalen.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 40 urte
1976an sortu zen Eskoriatzako Irakasle eskola, euskal irakasleak prestatzeko helburuarekin. HUHEZIren historia laburbiltzen duen "40 urtean euskal gizartean eragiten" izeneko liburu zein dokumentala aurkeztu dituzte urteurrenaren harira.
Ate joka dugu dagoeneko Zientzia Astea
Azaroaren 2tik 6ra bitartean zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz hitz egiteko aukera izango da Bilbo, Donostian zein Gasteizen. Tartean "Koloso Jurasikoak" erakusketa zabalduko dute gaur Bilbon.
Euskaldunok Twitterren partekatzen ditugun informazio-iturri nagusiak aztertu ditu Umap-ek
Azterketatik atera duten ondorioa da euskaldunok Twitterren euskarazko hedabideen bitartez informatzen garela nagusiki edo zehatzago esanda, euskarazko hedabideen informazioa partekatzen dugula nagusiki.
Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegirako izena emateko epea zabalik
Jardunaldia UEUk eta Talaios kooperatibak antolatu dute elkarlanean eta helburua software eta teknologia libreen arloan lanean dabiltzan euskal garatzaileek elkar ezagutzea eta sarea indartzea da.
Komunikazio emozionala izango du ardatz aurtengo Euskarabildua jardunaldiak
Azaroaren 10ean izango da jardunaldia Donostian eta komunikazio mota horren gakoak aztertzea da helburua; kanpoko eta bertako esperientziak ezagutuz eta elkarren artean ezagutza partekatuz.
Ekintzailetza eta finantzazio aukera berriak protagonista hirugarren Enpresarean azokan
Arin-arin beka ere emango dute aurten lehenengoz eta 2.000 euroko diru-laguntza jasoko du ekintzailetza eta lurraldearekiko konpromisoa hobekien uztartzen dituen proiektuak.
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 3. edizioa azaroaren 22an ospatuko dugu: #txiotesia3
#txiotesia3 lehiaketa 2013/2016 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta eta sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena eta txiolari originalena
"Piztu piztia!" badator Kameratoia
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallya abenduaren 3tik 6ra izango da, Durangoko Azokako Irudienean, eta azaroaren 24ra arte izango da zabalik izen ematea
Sarean da ikusgai "Tirabirak" dokumental interaktiboa
Webdok-ean proiekturako egindako 21 elkarrizketa, 1.200 binetako artxibo digital osoa, bineta esanguratsuenetan murgiltzeko bisitaldi birtuala eta marrazkilarien sortze-prozesua bildu dituzte, besteak beste.
Gailu mugikorretatik webgune gehiago ikusten ditugu ohiko ordenagailuetatik baino
Mundu osoko webguneen estatistikak jaso eta aztertzen dituen Startcounter enpresak emandako datuak dira. Hala ere, kontinente eta herrialdeen artean badira aldeak.
Zientzia astearen atarian Behaketa Astronomikoa antolatu dute gaur iluntzerako Iruñeko Planetarioan
Azaroaren 7tik azaroaren 16ra bitartean izango da Nafarroako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren astea. Nafarroako Zientziaren Lagunen Klubak, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Iruñeko Planetarioak antolatu dute elkarlanean.
Onintza Belategi: "Ulertu eta sinetsi beharra daukagu erakundeko aktibo garrantzitsuena pertsonak direla"
Onintza Belategi (1974, Arrasate) Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak iazko martxoan aurkeztu zuen doktorego tesia Oñatiko Enpresagintza fakultatean eta bikain cum laude aipamena jaso zuen “Zelako pertzepzioak eta nahiak dituzten langileek barne komunikazioari buruz kooperatibetan” ikerketagatik.
#txiotesia3 lehiaketako epaimahaia zehaztuta
Koldo Garcia, Amaia Portugal, Blanca Urgell, Iñaki Larrea eta Ana galarraga izango dira "txiolari ulergarriena" eta "txiolari originalena" aukeratuko dituztenak.
Saturnoko jet korronte handiaren berezitasunak aztertu ditu UPV/EHUko ikerlari talde batek
Eguzki Sistemako planeta guztiek baino zorrotada korronte zabalagoa eta biziagoa du Saturnok. Ekuatorean mendebaldetik ekialdera dabiltzan haizeek 1.650 km/h abiadura har dezaketela ikusi dute, lurreko urakan haize suntsitzaileek baino hiru bider indar handiagoa.
Euskarazko toki komunikabideen iragana, oraina eta geroa izango dira aztergai TOKIKOM jardunaldietan
TOKIKOM sariak ere banatuko dituzte lehenengoz eta toki komunikabideen erronkak identifikatzen laguntzeko sektoreko puntako profesionalen aurkezpen praktikoak izango dira; marketinaren, edukien edota teknologien inguruan.
CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea zabalik
Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. Aurten sari berri bat izango da. Lehen sektoreari lotutako lanentzat, hain zuzen ere.
Hamaika entzuteko! II. Irrati-piezen lehiaketan parte hartzeko aukera dago azaroaren 30era arte
800 euro jasoko ditu irrati-piezarik onenak eta euskarazko irrati-pieza onenarentzako sari berezia ere izango da, 600 eurokoa.
"3 minututan" lehiaketako finala egingo dute gaur arratsaldean Iruñeko Planetarioan
NUPek antolatutako lehiaketa da eta ikasleek 180 segundu izango dituzte euren ikasketa amaierako lana aurkezteko jendaurrean eta "tesia 3 minututan" lehiaketan du jatorria eta 500 euro jasoko ditu kategoria bakoitzeko irabazleak.
UPV/EHUk beste talde batzuekin batera iskemiari buruz eginiko ikerlana Theranostics zientzia aldizkariaren azalean argitaratu dute
Euskal Herriko bi ikertaldek –UPV/EHUko eta Achucarro zentroko talde batek, eta CIC biomaGUNEk– garuneko iskemiaren hantura prozesuetan laguntzen duen itu terapeutiko berri bat identifikatu dute.
Bilbao Bizkaia DWeek martxan bigarrenez
Azaroaren 17tik 30era bitartean izango da Bilbon eta helburua sormen-industriak bultzatzea da. Hitzaldi, lantegi eta erakusketak izango dira besteak beste. Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHUk zein Mondragon Unibertsitateak ere parte hartuko dute.
Deustuko Unibertsitateko 2017/2018 ikasturteko mugikortasun-programetan izena-ematea zabalik
Europako zein Europatik kanpoko beste unibertsitate batzuetan egonaldia egin nahi duten ikasleentzako azaroaren 23an izango da eskaerak aurkezteko azken eguna
Bihar izango da #Txiotesia3 lehiaketa
Goizeko 9:00etatik 21:00etara bitartean idatzi beharko dira txioak eta txiolari ulergarrienak eta originalenak eramango dute saria.
#txiotesia3 lehiaketako 1. datuak: dagoeneko 26 ikertzailek parte hartu dute
9:00etatik 15:00etara bitartean jasotako zenbait datu
52 ikertzailek parte hartu dute #txiotesia3 lehiaketan
Sari banaketa abenduaren 1ean izango da Donostiako Garoa liburudendan.
Mikrobio fitopatogenoek igorritako konposatuek landareen hazkundea sustatzen dute IdAB-en ikerketa baten arabera
“Ikerketa honek lehenengo aldiz proposatzen du ‘Zomorro txarrak, langile onuragarriak’ kontzeptua
Txiotesia: akademia eta solasa eta jolasaren garrantzia
#Txiotesia3 lehiaketaren sari banaketarekin bat eginez mahai-ingurua antolatu da aurreko edizioetako hiru irabazlerekin.
Maite Artola, Pilar Kaltzada eta Lourdes Perez kazetaritza konprometituaz mahai-inguruan
DeustoForum-ek eta Alboan-ek antolatutako “Kazetaritza konprometitua krisi garaietan” zikloaren barruan izango da hitzaldi-solasaldia
Transformazio digitala izango dute bihar aztergai Mondragon Unibertsitatean
15:30etan hasiko da jardunaldia eta bertaratu ezin dutenek streaming bidez MU telebistan zuzenean jarraitzeko aukera izango dute
EHU Irrati Maratoia Euskararen Egunaren harira
Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatean euskararen erabilera sustatzeaz gain, ikasturte desberdinetako ikasleen arteko elkarlana bultzatzea, euskal kazetaritza lantzea eta hainbat gaien inguruko gogoeta eta eztabaida bultzatzea ere badira ekimen honen helburuak
Uxoa Iñurrieta eta Iraia Muñoa izan dira #txiotesia3 lehiaketako irabazleak
UPV/EHUko IXA taldeko Uxoa Iñurrieta izan da txiolaririk ulergarriena eta UPV/EHUko medikuntza fakultateko giza ugalkortasun taldeko Iraia Muñoa txiolaririk originalena
Paperean inprimatu eta argitzen den bonbilla laua
Borja Muerza NUPeko ikasleak lan honekin amaitu du Industria Teknologietako Ingeniaritza gradua eta Gráficas Ulzama izan da gailua garatu duena.
Teknologia berrietan euskararen erabilera izango dute mintzagai bosgarren Ika Mizkan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulo aldizkariak sustatutako ekimen honek euskarari buruz mahai inguruan jarriko ditu Mondragon Unibertsitateko, UPV/EHUko zein Deustuko Unibertsitateko ikasleak.
Kritika eta kontrakultura Akme jardunaldietan
Abenduaren 12tik 15era bitartean hitzaldiak, sinposioak eta dokumentalen emanaldiak izango dira UPV/EHUko Arte Ederren fakultatean.
Azken edizioko txioak ere Txiotesia atalean bilduta
Lehiaketan parte hartu duten ikertzaileen lanak bildu, sailkatu eta modu erabilerrazean daude eskuragarri unibertsitatea.net webgunean
Uxoa Iñurrieta:"Ikerketaren zatirik garrantzitsuenetako bat da egindako lana beste batzuekin partekatzea"
Joan den azaroaren 22ko #Txiotesia3 lehiaketako txiolaririk ulergarriena izan zen Uxoa Iñurrieta (Donostia, 1990). Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn Iñurrietak eta ikasle zela hasi zen itzulpen lanetan. Gaur egun ikerketan ere sartuta dabil buru belarri. Hizkuntzaren Azterketa eta prozesamendua masterra egin ondoren, tesia egiten baitabil Ixa Taldean. Horixe laburtu du sei txiotan.
Ainara Menoyo eta Elena Canas Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiek egindako "Maitia nun zira?" dokumentala saritu dute
Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen bideo-dokumental saria jaso ikasturteko gradu amaierako lanean oinarritutako ikus-entzunezkoarekin. Lehen Mundu Gerrako Alemaniako preso esparruetan zeuden euskal presoen grabaketak ditu oinarri dokumentalak.
UEUk eta NUPek IKERGAZTE kongresua antolatuko dute maiatzerako Iruñean
Ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea, beraien arteko ezagutza sustatzea eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea dira helburu nagusiak. Artikuluak bidaltzeko epea irekita dago.
UPV/EHUko ikertzaileek ere parte hartuko dute NASAren Mars2020 espazioko misioan
IBeA ikerketa taldea Marteko gainazala aztertzeko erabiliko den ‘Rover' ibilgailuaren kamera kalibratzeko sistemaz arduratuko da. Misio honetan aztarna organiko eta bio-organikoak bilatuko dira, eta hori ezinezkoa litzateke Supercam tresna zientifikoaren kalibrazio sistemarik gabe.
Ikasleen txokoa eskura
Lana bilatzeko, pisua konpartitzeko, bidaia lagunak bilatzeko... Unibertsitatea.net atariak ikasleen beharrizanei erantzun asmoz sortutako tresna.
Datorren urtera arte!
Unibertsitatea.net ataria oporretara doa datorren urtarrilaren 9ra arte. Hala ere, ikasleon eskura izango dira Ikasleen txokoa zein Otarreako apunteak.
Iraia Muñoa:"Euskal komunitate zientifikoa elkarlanean aritzeko garrantzia handikoak dira IkerGazte bezelako kongresuak"
#Txiotesia3 lehiaketako txiolaririk originalena izan zen Iraia Muñoa (Eibar, 1989) bioteknologoa. Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoaren ingurukoa tesia egiten dabil UPV-EHUren Leioako Medikuntza fakultateko Giza ugalkortasun taldean eta urte mugitua izan da ikertzaile gaztearentzat. "Gauzen zergatia jakiteko grina da ikertzaileon oinarria" Muñoaren esanetan eta baita kostantzia ere. Ikertzaile gaztea izatea erronka handia dela ere badio, azken urteetan murrizketak izan baitira diru laguntzetan.
Makinen ikasketa gaitasun harrigarria
Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak makinek nola ikasten duten eta zer egiteko gai diren azalduko du azaroaren 17an Bilboko Azkuna zentroan.