Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aurkikuntza berriak bi onddoren genomaren sekuentziazioan

Dokumentuaren akzioak

Aurkikuntza berriak bi onddoren genomaren sekuentziazioan

2016/06/10 - Unibertsitatea.net
NUPeko zientzialari batzuek bi onddoren genomaren sekuentziazioan parte hartu dute nazioarteko partzuergo baten bidez.

Zergatik dira organismo hauek izarren argia hautemateko gai? Galdera hori erantzuteko abiatutako proiektua da Nafarroako Unibertsitate Publikoak beste hamabi herrialderekin batera egindako ikerketaren abiapuntua.

Orotara, hamahiru herrialdetako 31 laborategi aritu dira proiektuan lanean, eta eurei esker argitu da nolako bilakaera izan duen organismo horien, eta, batez ere, argiaren zentzumen-hautemateak. NUPeko Genetika eta Mikrobiologiako Ikerketa Taldeak hartu du parte bi onddoren sekuentziazio proiektuan (Phycomyces blakesleeanus eta Mucor circinelloides) eta euren ekarpena arnasketa katean eta seinalearen transmisio katean parte hartzen duten onddo hauen gene taldeen azterketan oinarritu da.

Era berean, helburua, genoma hori ikertuta eta bere ezaugarriak zehaztuta haren balizko aplikazio praktikoetan sakontzea omen da; hartara, jakiteko zergatik jardun dezaketen onddo batzuek agente patogeno gisa organismo onbera gisa jardun ordez, eta baita beren erabilpena optimizatzen lagunduko duen biomasaren deskonposizioan energia lortzeko ere.

Hartara, emaitzak duela gutxi argitaratu dira “Current Biology” aldizkarian, eta erakusten dute onddo horien genomaren bikoizketa bat gertatu zela. Ez da ohikoa horrelako zerbait gertatzea organismoa hauetan, baina sarri gertatzen da landare eta animalien eboluzioan. Bikoizketari esker osagai berriak agertu ziren, eta, ondorioz, argiaren hautematea eta argi seinalearen transmisio bideak hobetu zituzten.