Dokumentuaren akzioak
"Zientziakide" proiektuan parte hartzeko aukera zabalik
2016/09/12 - unibertsitatea.net
Elhuyarrek bultzatutako ekimena da eta AZTI-ko ikertzaileekin batera ikerketa batean parte hartzeko aukera eskaintzen die herritarrei.
Elhuyarren Zientzakide ekimenak "Herritarren Zientzia" zabaldu nahi du Euskal Herrian. Antolatzaileen esanetan, "zientzia egiteko modu berriak txertatzea da helburua, eta gizartean kultura eta jakintza zientifikoa hedatzea". Oraingo honetan Pasaiako badiako uraren kalitatea neurtzea da ikerketaren helburua eta herritarrek aukera izango dute ikertzaileekin batera zuzenean aritzeko.
Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Parte hartu nahi dutenek, irailaren 26a baino lehen Zientziakideren webgunean eman dezakete izena edo Elhuyarrera telefonoz deituta (943363040). Lehenengo bilera zein laginketa eta laborategiko probak urrian izango dira.