Dokumentuaren akzioak
Datorren ikasturtera arte!
Pasadan urteko irailean abiatu genuen ikasturtea eta konturatzerako San Juan eguna iritsi da: erre ditugu erregai erreserba guztiak, beraz, gordeko ditugunak aukeratzea baino ez zaigu falta.
Horregatik, gaurkoan, bukatzear den ikuasturte honetan Ziztu Bizian atalean argitaratutako eduki interesgarrienak bildu ditugu hemen. Albiste asko irakurri ditugu astez aste, baina, zalantzarik gabe, IkerGazte kongresuan bildutako euskal ikertzaile gazteei egindako elkarrizketak izan dira gordegai mamitsuena. Horra, bada, etorkizuna zedarrituko duen belaunaldiaren aurtengo solasaldi uzta:
- Txomin Bornaetxea: "Nire ustez ikertzaile gaztea izatea apustu ausarta da"
- Alazne Ascenso: "Zaila da ikertzaile gaztea izatea, baina formakuntza eta espezializaziorako laguntza asko daude gaur egun"
- Aitor Arrieta: "Ikertzeko atzerrian posizionatu beharra dago, finantziazio publikoa lortzeko aukera gehiago izateko"
- Jon Alkorta: "IkerGazte kongresuak euskaraz egiten den ikerkuntzari bere lekua eman dio, ikusgarritasuna emanez"
- Uxoa Iñurrieta: “Oso zaila izango da esaldi konplexuenak ere zuzen-zuzen itzuliko dituen tresnarik lortzea”
- Aitzol Astigarraga: “Bertsotan egiteko gaitasuna erakutsiko duen robot autonomoa garatzea da nire erronka”
- Estibaliz Mateos: “Depresio sintomak pertsona nerabezarora heldu baino lehen ager daitezke”
- Aratz Ramirez de la Piscina: “Pozik nago egin nuen hautuarekin, ikerketaren mundua hain gaztetatik aukeratu izanarekin”
- Garbiñe Bereziartua: “Gazte batentzat, gaztelaniara jo beharrik ez izateko, baliabide garrantzitsua da euskalki baten jabe izatea”
- Ander Intxaurrondo: “Ikerketaren bidez mundua ezagutzen hasteko ateak irekitzen zaizkizu”
- Irati Otamendi Irizar: “Ondare industrialak nondik gatozen eta nor garen erakusten digu”
- Haritz Arrieta Etxeberria: “Adin erlatiboaren eragina nabaria da saskibaloian, bai Europako eta baita Bizkaiko Txapelketetan ere”
- Alaitz Etxabide Etxeberria: “Sintetikoak diren plastikoak naturalak diren plastikoengatik ordezkatuak izateko lanean dihardugu”
- Gorka Salces Alcalde: “Ez dago Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartzen duen audientzia-neurketarik”
- Haizea Estomba Iturriza: “Morfina, heroina edo metadona bezalako droga opioideek giza ugalkortasunean sor ditzaketen efektuak ezagutu ahal izango dira”
Ikertzaile gazteei egindako elkarrizketa guztiak hemen aurkituko dituzu; goza ezazu uda!