Dokumentuaren akzioak
Euskadiko II. Ornitologia maratoia urriaren 1ean
Datorren urriaren 1ean bigarrenez egingo da Euskadiko II. Ornitologia maratoia. Aranzadi Zientzia Elkarteak, Espainiako Ornitologia Elkarteak, Basquetour-ek eta Birding Euskadi-k elkarlanean antolatutakoa da eta Ataria-ren, Urdaibai Bird Center-en, Ekoetxea Urdaibairen, Geoparkearen eta Txingudi Parketxearen koordinaziopean izango da.
Nahi duten guztiek parte hartu dezakete eta helburua 24 orduz ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatzea da, EAEko edozein lekutatik.
Saria oraindik ez dute zehaztu, baina banaketa Ekoetxea Urdaibai Zentroan izango da, Hegaztien Mundu Egunarekin bat eginez.
Izena emateko epea datorren irailaren 28an amaituko da. Izen-ematea doakoa da eta Ekoetxea Urdaibai Zentroan egin beharko da,telefonoz (946 870402), posta elektronikoz (info@torremadariaga.org) edo zentro koordinatzaileetan eskuratu daitezkeen formularioen bitartez. Maratoiaren oinarriak, baita emaitzak ere, Ekoetxearen webgunean egongo dira eskuragarri (www.torremadariaga.net).