Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Osasun arloko Big Data versus datuen babesa

Dokumentuaren akzioak

Osasun arloko Big Data versus datuen babesa

2016/09/27 - unibertsitatea.net
Medikuntzako, Etikako, Zuzenbideko eta Ikerketa Akademikoko dozena bat aditu bildu dira osasun arloko datu klinikoen erabilera eta datu pertsonalen babesa nola uztartu aztertzeko.

‘Bigdatius: Datu klinikoen erabilera teknologi eta zientzi erronka berrien aurrean (Big Data) Aukera eta ondorio juridikoak' izenburupean Medikuntzako, Etikako, Zuzenbideko eta Ikerketa Akademikoko dozena bat aditu ari dira elkarrekin lanean 2018ko abendura bitartean osasun arloko big datak eskaintzen dituen aukera, dituen oztopoak eta erronkak aztertzeko. 

Big Data datu base handietan erregistratuta dauden datuen azterketan eta gurutzatzean oinarritutako teknologia da eta osasuna hobetzeko lagungarri izan daiteke. Hala ere, informazio kantitate hori ezin da ohiko baliabideen bidez aztertu, orain arte erabili izan diren software-ak ez dira nahikoak horretarako. Era berean, pertsonen intimitate eskubidea zein profesional biosanitarioek askatasunez ikertzeko duten eskubidea ere hor daude. Beraz, Bigdatius Proiektuaren helburu nagusia da jarduteko arauak eta teknologiak egokiro ezartzea, norbanakoen eskubideak bermatuz, baina zientziak eskaintzen dituen aukerak galdu gabe.

UPV/EHUrekin batera Deustuko Unibertsitateko, Grifols i Lucas Fundazioko, Bartzelonako Hospital Clínic-eko, Instituto Roche Fundazioko Euskadiko Ikerketa Klinikoko Etika Batzordeko zein Euskal Biobankuko profesionalek osatzen dute taldea.