Dokumentuaren akzioak
Mugikorrak kablerik gabe kargatzeko prototipoa prest
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Angel Armando Garcia eta Anita Inchauspe sarituak izan dira "Uhinak" proiektuari esker; hain zuzen, kontsumo urriko gailuetarako hari gabeko elikatze sistema bat proposatu dute. Era horretan, berandu baino lehen, mugikorrak kablerik gabe kargatu ahalko ditugu.
Prototipo horrekin bi sari lortu dituzte: alde batetik, Asturiasko X. Treelogic edizioaren lehenengo saria, eta, bestetik, Bizkaiko Think Big 2016 lehiaketako bigarren saria.
Honela mintzo da Angel Armando Garcia sortu duten gailuaz: "Uhinak proiektuak hari gabeko energia irtenbidea proposatzen du kontsumo urriko –hau da, 5 voltetik beherako– gailuetarako, eta informazio teknologiak integratuak dituzten sakelako telefonoetan nahiz erloju berrietan erabili ahal izango da".
Hona bideoan gailuaren nondik norakoak:
Aurrerantzean, sarien bidez lortutako diruarekin, martxan jarriko dute García amaitzen ari den gradu amaierako lanean oinarrituriko enpresa proiektua.