Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian IX. Hausnartu sarietara lanak aurkezteko epea oraindik zabalik

Dokumentuaren akzioak

IX. Hausnartu sarietara lanak aurkezteko epea oraindik zabalik

2016/09/08 - unibertsitatea.net
Datorren irailaren 30era arte izango da Euskal Soziolinguistika Sarietara lanak aurkezteko epea

Oraindik ere badago aukera IX. Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarietara lanak aurkezteko. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako lehiaketaren helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Era berean, euskararen inguruko soziolinguistika-arloko hausnarketa-lanak ere onartuko dira.

Jatorrizko oinarri teorikoa edo ikuspuntua ez du zertan soziolinguistikaren arloari lotua izan behar. Beste zientzia arlo batzuetatik euskararen egoerara egokitutako beste lan ildo batzuk ere aurkeztu ahal izango dira (antropologiatik, historiatik, informatikatik, fisikatik e.a.).

Aurkeztutako lanek aurretik argitaratu gabeak izan beharko dute eta oinarri zientifikoa izango dute, edota zientzian oinarritutako hausnarketak izango dira.

Sariei dagokionez, lehenengoak 1.500€ eta Jose Luis Zumetaren litografia bat jasoko ditu, bigarrenak 1.000€ eta hirugarrenak 700€. Era berean, lanik onenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko ale berezian argitaratuko dira.

Lanek 30.000 eta 60.000 karaktere arteko luzera izan beharko dute eta horrez gain, 8-10 lerroko laburpena eta 4/6 hitz gako ere aukeratu behar ditu egileak.

Informazio gehiagorako:

e-posta: hausnartu@soziolinguistika.eus

tel.:943 592 556