Dokumentuaren akzioak
Martxan dira Mikel Laboari buruzko webgunea eta 2016ko ikerketa deialdiak
2016/05/25 - Unibertsitatea.net
Mikel Laboari buruzko webgunea aurkeztu dute aste honetan, eta UPV/EHUk abian ditu 2016ko Mikel Laboa katedrako ikerketa deialdiak.
Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa katedrak Mikel Laboari buruzko webgune berri bat (www.mikellaboa.eus) aurkeztu du.
Bertan, bildu dituzte bere biografia, haren diskografiaren eta kantuen informazioa -bai musikari dagokionez, bai erabili zituen testuei dagokionez-, baita hemeroteka zabal bat ere, Laboari buruzko iritzi, kritika eta beste zenbait gorabeherarekin.
Ikerketa eta sormen-lanerako 2016ko deialdia
Aurtengo deialdian, ohi bezala, ikerkuntza eta arte-sorkuntza uztartu dituzte. Horrela, honako hiru deialdiak zabaldu dituzte:
- Doktorego-tesia egiteko deialdia 2016 : kontratu bat eskaintzen da, Mikel Laboa Katedraren ikergaiei buruzko tesia egiteko.
- Ikerketa-lan monografikoen deialdia 2016 : hiru diru-laguntza eskaintzen dira, Mikel Laboa Katedraren ikergaiei buruzko ikerketa-lan monografikoak egiteko.
- Arte-sormena bultzatzeko diru-laguntzak 2016 : diru-laguntza bat eskaintzen da, dantzaren alorrean. Koreografia baten proiektua aurkeztu behar da irailean, eta abenduan behin betiko txostena eta koreografiaren grabazioa.