Dokumentuaren akzioak
"Zergatik irakurri klasikoak?" literatur topaketa Eskoriatzan
Literatur topaketa "Zergatik irakurri klasikoak?" izenburupean egingo da bihar, maiatzaren 18an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Jardunaldiaren 13. edizioa izango da aurtengoa eta iaz bezala Eskoriatzako Zaldibar aretoan egingo da. "Idazle nahiz ipuin klasikoak irakurtzearen onurez hausnarketa egitea eta horiek eskoletan nola lantzen diren ezagutzea" da aurtengo topaketaren helburua antolatzaileen hitzetan.
Era berean, aurten William Shakespeare eta Miguel de Cervantes idazleen heriotzaren 400. urteurrena beteko dela gogoan hartuta datoz, hain zuzen, Italo Calvinoren obra ezagunaren izenburua aitzakia moduan hartuta.
Literatur topaketaren egitaraua
12:00-13:00 > Lekeitioko eskola: Nola landu klasikoak hezkuntza formalean. Adibide bat.