Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Txiotesia: akademia eta solasa eta jolasaren garrantzia

Dokumentuaren akzioak

Txiotesia: akademia eta solasa eta jolasaren garrantzia

2016/11/25 - unibertsitatea.net
#Txiotesia3 lehiaketaren sari banaketarekin bat eginez mahai-ingurua antolatu da aurreko edizioetako hiru irabazlerekin.

Abenduaren 1ean 18:30ean egingo da #txiotesia3 lehiaketaren sari banaketa Donostiako Garoa liburu dendan, orduan jakingo dugu nortzuk izan diren txiolari ulergarriena eta originalena. Hala ere, sari banaketa baino gehiago izango da, ikertzaileen topagunea izatea baita helburua eta baita unibertsitatea.net atariaren 10. urteurrena ospatzea ere. Horren harira mahai-ingurua antolatu da "Txiotesia: akademia eta solasa eta jolasaren garrantzia" izenburupean. Xabier Landabidea UEUko komunikazio saileko sailburu eta Deustuko unibertsitateko ikertzaile eta irakaslearen gidaritzapean, aurreko edizioetan irabazle izan diren Estitxu Garai, Itxaro Perez eta Itziar Gonzalez-Diosek parte hartuko dute.